Goiherriko Euskal Eskola Maizpide Euskaltegia. III.Gerriko Ikerlan-Sariketa "Juan inazioa Iztueta Etxeberria"
JOSE INAZIO ANSORENA MINER "IZTUETA eta ALBENIZ-en musika bilduma"
Garmendia Arruabarrena, Jose "Iztueta'ren olerkiak
Garmendia Arruabarrena, Jose "Iztueta'ren olerkiak
Garmendia Arruabarrena,Jose "Obras ineditas de Iztueta"
1945: Plaza Iztueta
Juan Inazio Iztueta Etxeberria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra Gaituta
 
pdf
 

 
 
1

 

Maiatzaren illeco

elurte andiac

es-tali ditu aurten

sasi ta mendiac:

beretatic jachiric

basoco pistiac

arrapatu dituzte

aisha eiztariac.

 
2

 

Idiazabaltarrac

jira eta bira

aceriaren guisa

eiztariac dira:

naiz dala ollo, eper,

orobat erbia,

seguru dute, ichi

ezquero beguia.

 
3

 

Artacoac dirala

jaquiñean nago

Vicario, barbero

tan don Jose Galo:

eiceraco guiroa

icusi ezquero

beretacoric iñor

ez da egongo lo.

 
4

 

Maiatz illaren oguei

ta bederatzian

asteazquen egunaz

nere iritzian:

irurac erbitara

irten omen ziran,

ugari billatzeco

pozquida bician.

 
5

 

Bañan ecin arquituz,

zutelaco etsi

echerontzco bidera

omen ciran jetsi:

Mendizabalec ceban

fortunaz icusi

basoaquer andi bat

sasitic iguesi.

 
6

 

Arras icaraturic

esan ceban garbi

zer deabruzco erbi

ote degu ori:

nondic nolatan zaicu

onara etorri?

Vicarioac zion

tiratu berari.

 
7

 

Jaun prestu au izanic

aiñ tirari ona

eizari quendu cion

bertan osasuna:

perdigoi bacar batez

ura zan fortuna!

Ea non billatzen dan

alaco gizona.

 
8

 

Beraren lagun biac

jarriric goiean

icaraturic ceuden

aldeguin naiean:

astean ere bai ta

guiago jaiean

guztizco eiztariac

dirade maiean.

 
9

 

Barbero jaunarequin

don Jose Galori

basaquerra citzaien

oñetan erori:

icusi zutenean

burutic elbarri

despitan omen ciran

alcarrequin jarri.

 
10

 

Bata cegoalaco

ondo icasia

eri jarten diranai

quendutzen bicia:

juecetara bague

beingoan gucia,

laster erabaqui zan

jaun oen aucia.

 
11

 

Vicarioac cien

muñotic otseguin

gueldi cegoen eiza

etzezatela ill:

poliquicho loturic

artu ezcezan miñ

gorde bear zutela

bici ote cediñ.

 
12

 

Mendizabalec ere

bere iritzia

manifestatu ceban

garbiro gucia:

opa bear zaiola

eizari bicia

icusi ezqueroztic

humil ta etsia.

 
13

 

Barberoa bildur zan

guztiz arrigarri

adarra sarleguion

aquerrac tripati:

eriac menderatzen

berac ondo daqui,

tiro bat eman cion

buru muñetati.

 
14

 

Don Jose Galo eta

barberoa nosqui,

aquerra ill ta ere

beldur ciran lazqui:

erabilli baitzuten

aztalcaric asqui

adar luce zorrotzaz

ote citzan josi.

 
15

 

Socaz ondo lotu ta

sarturic maquilla,

contuz eraman zuten

basoaquer illa:

iritsi ciraneco

arequin errira

berreun atso bederic

ba ciran beguira.

 
16

 

Quentzeko pisti gaizto

menditarren quezca,

urrungo igandean

eguin zuten pesta:

mutil eta nesca

baturic asco guizon

basaquerric gueiago

azalduco ez da.

 
17

 

Funcio aiñ gozo au

Idiazabalen

elur andien bidez

izandu da aurten:

convidatuac baizic

ez da maiean jarten,

amabi lagun ciran

basaquerra jaten.

 
18

 

Bazcaldu zuteneco

ba zuten visita

errico gazteria

arturic musica:

barberoa pozturic

aec icusita,

iñorc ecin ishildu

ojuz garrashica.

 
19

 

Don Jose Galo ere

onequin batean

asi zan deadarca

ondocho jartean:

guciac itzeguiten

alcarren artean,

garbiro entzuten zan

guztiz apartean.

 
20

 

Ormaiztegui menditic

jaun oen jolasac

entzun omen cituen

Aseguinolazac:

mingañaz igortziric

aguiñ eta ortzac,

ezagutu ere bai

etzeudela otzac.

 
21

 

Basaquerraren pesta

orain da bucatu,

eguia dan edo ez

ez da zer dudatu:

bear ez dan gauzatan

baldin banaiz sartu,

nere esanic ez da

zer puntura artu.

Laguntzaileak:

orkli