Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 
 
pdf
 

 
 
1

 

Erbia jan ondoan

¡ay cer atseguiña!

arrapatzeco eguin

gogoz aleguiña;

salsa badu coipean

ondocho eguiña,

guztiz gozoa baita

aren guizurdiña.

 
2

 

Zaldivian eiztari

azkarrac ba dira,

zuzenqui bear zaio

erbiari tira:

dala buru aldera

edo ipurdira,

bestela joango da

biziric mendira.

 
3

 

Icusi izan ditut

nic berso berriac

eiztari ustecoac

tabernan jarriac:

ez ditu sendatuco

gaisho ta eriac

escopetaz jaun oec

ildaco erbiac

 
4

 

Erbi zarrac iltzeco

aste ta jayean

jarri izan dirade

ascotan gayean:

nolanay tira arren

lurrera ta aizean

arras eiztari onac

dirade mayean.

 
5

 

Eizera joanarren

igaz eta aurten,

tira bide onean

ez dirade jarten:

erbi-apari asco

ez dute ematen;

bestec arrapatutic

ba daguite jaten.

 
6

 

Guertatu izan dala

artu det barria,

ez daquit dan guezurra

edo dan eguia:

lotan zegoalaric

apian erbia,

tira eta utseguin

¡Ha, cer eiztaria!

 
7

 

Baculua arturic

apropos illtzera

joan izandu zala

det nic aditzera:

tiroa aurrera ta

erbia aitzera,

bete betean jarten

biziro gaitze da.

 
8

 

Escopeta jarriric

baculu gañean,

tiratu omen cion

sosegu onean:

polboraren usaya

entzun ondorean,

erbiac arantzaric

etzuen oñean.

 
9

 

Erbia iguesi ta,

¡Ura naigabea!

ez omen zan contentu

baculu jabea:

icusi izan balu

mayean parea,

ondo guisatuaren

guztiz da zalea.

 
10

 

Edoceñec badaqui

dala chit gaiztoa,

guertacari char char bat

berez alacoa:

naiz dala guicena ta

orobat flacoa.

gozoagoa dala

uste det gaurcoa.

 
11

 

Erbia baldin bada

menditic jetsia,

guria izango da

beraren chichia:

are gozoagoa

zopatan bustia,

tiratzalle onari

zor zayo guztia.

 
12

 

Eiztariac daquite

mai ona ipintzen

eta adisquideac

bertaraco biltzen:

goiz batean bacarric

iru erbi guicen,

baculu baguetanic

ceñec ditu illtzen.

 
13

 

Anton eta Manuel

goyen eta bean

jarri ezqueroztanic

tiratzeco eran,

eizaz pensatuco (...

seguru (...

icusi (...