Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra Gaituta
 
 
pdf
 
 

1

Ay, au consueloa

daducat nerequin

arquitcen naizalaco

lagun prestuaquin;

maitatcen ditudana

badaquite berdin,

onara etorria

ez det batere miñ.


2

Magdalena izanic

ain santa aundia,

toqui onean zuen

autatu aulquia;

beraren zorionaz

gaitean balia,

ondratzen degularic

gaur Errenteria.


3

 

Eguia esan gabe

ez nezaque utzi;

gende prestua da chit

Renterian bici;

alcatea coplatu

nai det lendabizi

goi-gora altchazea

berac du mereci.

4

 

Guipuzcoa oi dabill

beti onen billa

ezaguturic dala

chit guizon abilla;

beraren serbitzari

on izan dedilla,

aspaldi igaro zan

berri au Madrilla.

5

Badakigu chit guizon

maitatia dala;

igaz Diputadu zan

aurten ere ala;

jaquintsuna da eta

chit colco-zabala,

Jaunac urte ascoan

conserba dezala.

6

Egoquia dalaco

auturik daucate

Errenterian bera

Juez ta Alcate;

gañera Terzio-en

dago comandante;

luzaro bizitcea

ez du iñork calte.


7
 

Eguiteco guziai

 

aldebat utcita

 

gustora bear degu

 

gaur enzun musica:

 

dama eder batequin

 

dantzan asi eta

 

icusi nai nuque nic

 
emen Sasi (eta) [¿Arrieta?]