Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 
 
pdf
 

1

Amodioa cer dan

azaltzeco ongui,

canta berri eder bat

jarzera noa ni:

munduac jaquitea

guztiz da combeni

nola bizitu diran

chachancho gozo bi.

2

Badaquigu dala chit

gozo ta eztia

enamoratutako

gazteen bizia:

duda bague da oen

atsegin guztia,

eraz eta sarriro

alkar ikustia.

3

Biotz bi unituak

maitaro alkarri,

laztandurik betiko

oi dirade jarri:

atsegin andietan

guztiz arrigarri, 

itz goishoac esanaz

batak besteari.

4

Aditutzean batak,

bestearen itza,

bien biotzak pozez

pill pill pill dabiltza:

eztitan oi dabillen

euliaren guisa,

¿ceñek gozatutzen du

onelako dicha?

5

Zoriontasun andi

gozo onen jabe,

Guipuzcoa onetan

bi gazte ba daude,

elizaz unituak

gustora alere,

iñorc prenda artzeko

beldurrikan bague.

6

Gogoratu zait neri

garbi esatea,

amanteak nor diran

bata ta bestea:

zarauztar Don Juan Jose

Alzuru gaztea,

ta Doña Mariana

bere emaztea.

7

Chachancho maitati au

dalako alaya,

beti beti izanda

guztiz askok naya:

batetik ederra da

bestetik ernaya,

¡ezta erraz billatzen

onelako gaya!

8

Aitortu bear bada,

garbiro egia,

dama polita da ta

guztiz egokia:

goiz aski bota zion

Alzuruk begia,

artu ere bay ongui

goruntzen neurria.

9

Amasei urterekin

txit gain gañekoa,

Doña Mariana zan

guri sasoikoa:

begia txir txir, eta

alegre gogoa,

¿nork maitatuko ez du

ciñez alakoa?

10

Milla zortzi-eun ogei

ta bederatzian,

chachancho goisho oec

laztandu cirean

pena asko pasarik

bay zazpi urtean

ezkondurik daude gaur

pozkida betean.

11

Amante oek nola

izan diran bizi

ikusi bage ecin

lezake sinitsi

Alkarganatu naita

iñok ez nai utzi

egun gozo au nekez

bait dute iritsi.

12

Naitasun geyegia

izanik alkarri

ikusi dute zenbait

estura ta larri

baita igaro ere

pena arrigarri

ezkondurik gustora

diran arte jarri.
13

Ezkontzeko denpora

danean iritsi

ez dute bada izan

atsekabe gutxi

Azpeitian egon ta

apartean bizi

nai arren ezin alkar

gustora ikusi.

14

Berronkalkoan bata

Ibiron bestea

poz andia zuten txit

alkar ikustea

eguna alegre ta

gaua txit tristea

gogoratu zitzayen

argiak piztea.

15

Gauaz eta egunaz

alkarri begira

loaz oroitu bage

ernai egon dira

au izan da chachancho

goisho oen ira (jira?)

plazan ibilli arren

zezenen korrira.

16

Abuztuko illaren

bigarren eguna

amante oentzako

etzan txit illuna

orduan izan dute

guztizko fortuna

Jaungoikoak diela

beti osasuna.