Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 
 
pdf
 

(oguei amarreko-aundita)
1
Oguei eta sei bat urte alde
Jesus baño lenagotic,
etsai-gogorrac etorri-ziran
gure-contra Erromatic;
bildur aundiric ustez etzuen
bada izango gugatic;
Asmo-gaistoac contrara ziran
eguiñal eguiñagatic,
euskaldunac bai garailariac
len eta orain ta beti

2
Antistio an eta Firmio
an Marco Agriparekiñ,
Octabiano buruzaria
ere an zuten berekiñ:
iru-talderi etorri-ziran
lau nagusitzar oyekin,
banidadea arren banderan
ongui zabalduarekiñ
modu onetan sartu ziraden
ausardi gogorrarekin.

3
Lenengo lona artiac ichi
ichasoz eta legorrez,
bañan etziran luzaro egon
arpegui eman bildurrez:
loa gabecm ariña, eta
beguiac allert egunez,
bereala ziran balientiac
asi galdetzen lagunez,
aitaren seme irten ziraden
orain leitutzen degunez.


4
Gogoan gorde-leikeana da
seme orien esana;
"Erromatarrac or dartozkigu
peleatzera gugana;
aal guzia biribillatu
bear degu alcar-gana
bildurric-gabe sartu aurrera
gogor etsayaren-gana,
benzi-dezagun Indarrarekin
onuntza aguertzen dana".

5
Uste etzala samiñdu-ziran
erromatar oyen farrac,
Guipuzcoa mendi-mutillac
ciradelaco azcarrac;
buruzariac ere etziran
orientzaco aiñ charrac,
oñak ariñac, gorputz-lirañac,
gogor berriz atzaparrac;
¡Aimbeste milla guizon mendean
gure probinzi bacarrac!

6
Asi-ziraden etor-berrian
erromatarrac gogorki,
¿bost bat urtean cembat pelea
galduzituzten norc daki?
Aleguiñ asco eguin-det, baña
nic au ezin erabaki.
Guerraren gura baziran-ere
aspertu ziran ederki,
soldatu arro orgullosoac
jolastun agonagati.

7
Izu-icaren arkitzen zala
etsayaren talderia,
Octabiano-c; atera zuan
erritarretan berria,
nolabait ere aguertu naiez
bere-guda galgama,
batalla onradu bat eguin eta
batac besteri leguia,
al zan lenena bucatu zedin
Cantabriaco guerria.

8
Euskaldunaren aguintariac
ori entzutearekiñ,
eranzun zion: "Conforme guera
gu zure esanarekiñ;
iru-reun mutill escojituac
emen dauzcat nic nerekiñ,
azken-batalla nai badezute
onela eguin gurekiñ,
buruz-buruan etor zaitezte
soldadu onenarekiñ".

9
Bear bezela cumplitu zuten
beren itz onorezcua,
señalaturic zegoan bada
batallaraco lecua;
Guipuzcoa-ren onra andiraco
zelai bat Errezillgua,
makiñaren bat erromatarrec
bizia utzitacua.
Egun beretic da erri ori
esan dan izenecua.

10
Ordu ta laurden iraun zuan
gauzak guchi gora-bera,
eta bcrtalla beti bezela
mendi-mutillen aldera:
erromatarrac iya guztiac
erori ziran lurrera.
Octabiano-c ecusirican
bere gendeen galera,
zer guertatzen-zan laister biraldu
zuan Erroma aldera.

11
Albista ori juan-da laister
an Erromaco errian,
Senadu danac erantzun zuan
guziz colera aundian:
Pelea ori irabaz dute
chit errez beren errian;
guc-ere ori eguingo degu
nai bada gueren lurrian;
guizonez guizon euskaldun oyec
etorri nai dutenian".

12
Uste gabeco eranzuera
arrokerizco orrekiñ
euskal-mutillac berotu ziran
onra-nai aundiarekiñ:
Oyarzun-en zan Jauregui-eche bat
Lartaun-en izenarekin;
ango galai-bat guiari berriz
eun mendi-mutill oñakin
peleatzeco pozez juan ziran
bada danac alcarrekiñ.

13
Erroma-ondoco Tiber zeritzan
ibai-zabalen erdian,
zelai polita anche zegoan
arras lecu-ederrian;
essola-esiya zeucan eguiña
guziz arreta andian:
berreun-guizon peleatzeco
ichitu-orren erdian,
iguez-lecuric iñora ezta
etsayac berriz aldian.

14
Erromatican Irten-ziraden
batallaraco lurrera;
Cantauri-tarrac arrimatuaz
ibai-aren basterrera,
beren gabarra zulatu eta
bota zuten ondairera:
Erromatarrac ecusten zeuden
mendi-mutillen sarrera;
salto ta brinco igaro ziran
zelaichoaren gañera.

15
Erromatarrac albora ziran
etorri galdetutzera,
ea zergatic botatzen zuten
ontzi ura baztarrera:
Cantauri-tarren buruzariac
erantzun zien ostera;
lenengo lana, orain goazen
zelaian peleatzera,
eta ondoren zuen gabarran
an guera beste aldera.

16
Noizbait bear da bildu ziraden
peleara alcarrekiñ:
bi aldetaco buruzariac:
eun bana guizonekin:
lizar-makillak orduco annac
puntan burni zorrotzekiñ:
biotzac salto eguingo zien
ori icustearekin;
Erromatarrac gueyenac iltzen
lenengo golpearekin.

17
Oguei eta bat guizon ziraden
illac Cantauri-tarrari;
laroguei eta gueyago berriz
oyec Erromatarrari;
euskaldunac an irabaziric
batalla sonatu ori,
une artanche eldu zioten
etsayaren ontziari,
eta betico berendu zuten
Transtiberico lur berri.

18
Erromatarren presidenteac
Senaduco itzarekiñ
euscaldun aiei au esan zien
frankeza guztiarekiñ:
"alcardadean bizi nai degu
orain aurrera zuekiñ;
seme ordeco nai badezute
izan ill-arte gurekiñ,
eguingo degu guren alabac
emazte emanarekiñ".

19
Euskaldun ayec animaturic
guztiak baten itzera
erantzuer-au esan zioten
jaun prestu ayei estera:
"jarriko guera zuen alabak
gure emaste izatera,
pake gozoan guerta gaitezen
gu alcarrekiñ aurrera:
anaiyatasun guziarekiñ
Erroman bizico guera".

20
Bi erri oyec paque gozoan
orduti ziran guelditu:
zer guertatu zan, orra nic esan
iñorc nai-badu aditu.
Guipuzcoa-onac bere fueroac
egundaño gorde ditu:
Probinzi onec seme leyalac
oraindaño izan ditu;
aurrera ere ala dezala
beti, dan-arte seguitu.