Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 
 
 
 DANTZARI TALDEAK
Hauen artean ipini beharra dago KORUKO AMABIRJINAREN SCHOLA CANTORUM. 1940. urtean sortu zen eta 1990. urtean 50 urte bete zituen. Liburu bat badago 443 orrialdekoa. Dantzari taldea hasi zen 1941. urtean. Dantzak, lehenengo, ikasi zituen Lorenzo Pujanaren eskutik eta gero bere seme Kandidorengandik. Hamabi mutil dantzarirekin hasi zen, Gipuzkoako dantza denak, Groseko pilotalekuan, jaialdi batean. Gero "Kiliki" eta "Kirol"eko taldekideen zuzendaritzapean. Parte hartu zuten herrietako jai eta ekintza askotan. Ez Euskal Herrian eta Españan bakarrik, baita beste nazioetan ere, Bulgarian, adibidez. Urrezko domina lortu zuen Burgosko jaialdi batean. Baionako Dantzari Egunean parte hartu zuen, bertan 3.500 dantzari baino gehiago zirelarik. Habanan ere izan ziren. Ez da oso erraza bere historia osoa hemen azaltzea. Hitzaurre eder batean Jabier Aizarna Azulak euskaraz eta erderaz gauzak oso ongi azaltzen ditu argazki askorekin, gainera.

UDABERRI DANTZA TALDEA, Tolosa. 1957. urtean sortu zen Tolosan. Sortzaileak Xalbador Garmendia eta Javier Galdona izan ziren. Dantzariak bederatzi urtetatik hamaika urte bitartekoak ziren, Izaskun, Amarotz eta Txaramakoak batez ere. Entsaioak Sakramentinoek euren eliz inguruan zeuzkaten lokaletan egiten ziren.

Egia da, aurretik bezalaxe, ARITZ TALDEAk, korazonistek sortutakoak 1952. urte aldera, bizitza emankorra izan zuela. Bere txistulariak Tolosako mutil gazteak ziren, eta beren jardunaldiak Tolosan eta aldameneko herrietan egiten ziren.

1958. urtean Xalbador Garmendiak, erbesteraturik, dantzari taldea utzi beharra izan zuen. OINKARiku Manolo Elkano joan zen bi urtez gutxi gorabehera Tolosara hiru aldiz erakustera. Bizkaiko dantzak ere ikasi zituen. Gero GOIZALDI arduratu zen. Eta Jon Oñatibiak erakutsitako dantzak egingo dituzte toki askotan. 1970. urtean 25 aktuazio baino gehiago egingo dituzte Gipuzkoa, Nafarroa eta Araban.

1971. urtean dantzatu zuten Aurresku eta Bordon dantza, eta honela urte askotan. Bere historiaren liburu eder bat badago, 25. mendeurrena zela, eta orain del 11 urte ospatu zen. Baita ere ikus Dantzariak 24 (1978. urtean).

ARGIA bezalako beste talde batzuk aipa ditzakegu laburki. Bere zuzendaria Juan Antonio Urbeltz  zen, eta berak dantzak koreografia eta antzerkira eraman ditu. GOlZALDItik dator eta Dantzak 275. orrialdetako liburuaren autorea da. Oso liburu baliogarria da euskal folklorearen ikasketan, baita egitura testuaren edukinean eta irudietan ere.

Zumarragako IRRINTZI taldeak 25 urteurrena ospatu zuen, eta 1992. urtean 26 orrialdeko liburuxka bat argitaratu zuen. Argitarapen honi Zumarragako ezpatadantzen historia gehitu behar zaio.

KEMEN taldea, Tolosan, UDABERRItik datorrena. Baita ere ERAIKI (Behobia), EREINTZA Errenterikoa, ERKETZ Lasartekoa, TREBESKA, ALKARTASUNA e.a.

XAMATZ, Bergarakoa. Bere zuzendaria Asier Madinabeita, oso gazte langilea euskal dantzetan.

Beste batzuk ere badira, KRESALA Donostiakoa, eta bere sortzailea den Gene Yurre, baina ez dituzte Iztuetaren dantzak egiten.

Gaurko egunean 62 talde daude Gipuzkoan. Hauek irakurri daitezke bi liburuetan: Agenda de fiestas y contrataciones, Euskadi jaietan, 1990. Udalak argitaratua, Bilbo. Orain dela lau urte, urtero ateratzen dute Musika, Antzerkia, Dantzak eta Kontratazio orokorrei buruz. 295 orrialde dauzka.

Bestea Euskal kulturaren urtekaria, 1992. Argia, 263 orr. Euskal Herriko agerpide kultural guztiak ekartzen ditu.

Liburu garrantzitsua eta irakurri beharrekoa da Jose Angel Ormazabalek egindakoa (116).Autoreak bilduman bi zati desberdintzen ditu; lehenengoak bi aldizkariak batera aztertzen ditu, eta bigarrenean argitaraturiko artikuluen argibideak sartzen ditu.

Dantzari aldizkariari buruz 1966eko lehenengo hiruileko 12 zenbaki argitaratu ziren, eta monografiko berezi bat. 1968. urteko etenaldiaren ondoren, Federakuntzak etapa berri bati ekin zion hurrengo urtean.

1978. ean, 1976-77 tartearen ondoren, berriz argitaratu zen Dantzari Egunari eskeinitako bi zenbaki bereziekin. Aurkibidean autoreak sartzen ditu: autoreena, materiena, dantzak,  beraien sailkapena, orokortasuna, musika, jazkera, jaialdiak, eta autoreen aurkibidea.

Dantzei buruzko autoreen indizea:

-Gizonezko indibidualak.
-Gizon bakarren taldeak.
-Leku ezberdinetako dantzak.
-Pabeloidun armen dantzak.
-Gizon eta emakumeen arteko dantzak.
-Inhauterietako komparsa eta dantzak.
-Joku-dantzak eta jokuak.
-Gure dantzari taldeak.
-Ibarreko Euskal taldea.
-Udaberri.
-Musika eta musikoak.
-Jazkera.
-Jaiak orokorrean.
-Dantzari Eguna.
-Jaialdi, Kongresu eta ihardunaldiak.
-Musikal orrialdeen aurkibidea.
-Bukatzeko aurkibide toponimikoa.

Ikus ditzagun orain Federazioak antolaturiko agerraldiak: lehenengoa: Dantzari Eguna, urtero. Hamasei urtetik gorakoak hartzen dute parte. Talde asko biltzen dira, eta garrantzi handia dauka egunak.

Beste bat Dantzari Txiki Eguna da, hau ere urtero antolatzen da. Gaur egun Herriko Udaletxeak ere egiten ditu. Lehenengo Dantzari Txiki Eguna Zaldibian ospatu zen 1972. urtean; 14 urtetik beherako umeentzat zen eta 24 talde bildu ziren (700 ume). Donostia, Zizurkil, Billabona, Mendaro, Andoain, Beasain, Azpeitia e.a.koak parte hartu zuten, beste batzuren artean. Irabazleak bi talde izan ziren: Errenteriako EREINTZA taldea eta IKASTOLA LANDER Lasartekoak (117).

Bigarren eskolarteko Jaialdi edo Dantzari Txiki Eguna Oñatin ospatu zen. 400 neska-mutilek parte hartu zuten; 1973.ko maiatzaren 27an ospatu zen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu zuen(118).

Irakurleak jakin dezan, hemen ipiniko ditugu Dantzari Txiki Egunak gaurdaino non izan diren, eta baita Gipuzkoako Dantzarien Biltzarraren Bideoteka ere.
___________________________________________________
(116) “Contribución al  Estudio del Folklore Coreográfico Vasco” izenburua duena. “Dantzari y Dantzariak: análisis y bibliografía”. Revista internacional de loa Estudios vascos , 38. urtea, XXXV. Tomoa, 2. zenb. Uztaila-Abendua 1990. 337-389.or-an argitaratua.

(117) Euskal Dantzarien Biltzarrean agertzen dira datu guztiak orrialde askotan: Honela: “Gastos del primer Festival interescolar de Danzas Vascas” 27.733 pts. Desplazamiento a Zaldibia de 24 grupos :84.000pts

(118) Ikus daiteke Dantzariak, 5. zenb. 1974. Baita ere “ Zenbaki berezi Dantzari Eguna 78-ri eskeinita” (Zenbaki berezia. Bertan ikustea badago “Gipuzkoako Dantzak”, Gaizka Barandiaran, 5-10 or.)