Goiherriko Euskal Eskola Maizpide Euskaltegia. III.Gerriko Ikerlan-Sariketa "Juan inazioa Iztueta Etxeberria"
JOSE INAZIO ANSORENA MINER "IZTUETA eta ALBENIZ-en musika bilduma"
Garmendia Arruabarrena, Jose "Iztueta'ren olerkiak
Garmendia Arruabarrena, Jose "Iztueta'ren olerkiak
Garmendia Arruabarrena,Jose "Obras ineditas de Iztueta"
1945: Plaza Iztueta
Juan Inazio Iztueta Etxeberria
Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 

   
pdf    

YOSU PAULO ULIBARRI
 

Valentin Berriochoak 1961ean , RSVAP aldizkarian Iztueta eta Jose Paulo Ulibarri-ko Galindezen arteko gutunak argitaratu zituen. Jose Paulo Ulibarri, Okendon jaioa da , 1775ean. Garaiko euskal idazle arabar bakana , 1784az geroztik Bilbo-Abandon bizi izan zena. Lanbidez albaitero zen, Valetin Berriochoak perratzaile izendatzen badu ere. Iztueta bezalaxe, bada, ez zen eliz-gizona. Edonola, bere lanbideaz haratago, ekintza-gizon sutsua izan zen. Gernikako Juntetako batzarkide izan zen hiru aldiz.

Iztuetari bezala gerra-garaiak egokitu zitzaizkion. Jose Paulo Ulibarri arras zen Don Carlosen aldeko, eta Bergarako Besarkadaren ondoren ( 1839) ez zuen politikarako joera berritu. Lino Akesolok dionagatik, euskara lantzeko erabili zituen Iztuetaren liburuak ere . Gutun hauek , baina, nagusiki, euskal kulturaren alde sutsu aritu ziren bi idazleren harremanen berri ematen digute, bertan agertzen direlarik, Léclusse-ren aipamenak, Unceta -renak, Arrizabalagarenak eta baita errege-erreginenak ere.

Iztuetak " Nere adisquide on " izeneko poema eskaini zion. Jose Paulo Ulibarri-ko Galindezek Iztuetari idatzitako gutunak orri honetan deskarga ditzakezu

Iztuetaren erantzunak, beste alde batetik, Iztuetak idatzitako gutunen artean aurki daitezke, orri honetan bertan.

Laguntzaileak:

orkli