Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra gaitutaIzarra gaitutaIzarra gaitutaIzarra gaitutaIzarra gaituta
 

IBARGUREN ETXABE familia

Liburuko fitxa jaitsi

pdf
 

IORTZA TXIKI Elbarrena auzoko baserria da. Iortza baserriaren gain aldean dago. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Etxaburu, Borda- azpi, Soro-txiki. Bertako seme Martin Ibargurenek dioenagatik parajearen izena Ibarguren da, baina ez du zerikusirik orain baserrian dagoen abizenarekin.

Baserritik errepide bitartean Amundarain erreka pasatzen da. Oinez herriko plazatik ordu laurdenera dago eta lantegira, Beasaingo Fabrika Handira hogeiren bat minutu edo behar zuten bizikletan. Garai batean Gaintzako bidea etxe ondotik pasatzen omen zen.

Etxejabe dira Iortza Txikikoak 1850az geroztik, baina baserria erosi zutenak artzainak izan eta hainbat gorabehera ibili zuten. Antza denez, karlistada garaian, karlisten alde dirua biltzeko, herri-sailak eskuratuko zituzten, dirua ematen zutenak. Andurioko sailak 90.000 errealetan erosi omen zituzten. Karlistek gerra galdu orduko, ordea, sail haiek berriz herri-lur bihurtu ziren eta orduan, garaiko Iortzako nagusiak –Otsaitzatik etorria omen zen – lehendik zeuzkan baserriak (Zubieta, Eskribau eta Ausoegi) saldu behar izan omen zituen Iortza Txiki baserria erosteko, eta Martin Ibargurenek dio, esaten zutela dirua hartu “mandoan” eta Tolosara hala joan omen zirela Juzgadura etxea ordaintzera.

Baserria 1910ean konpondu zuten eta konponketa hartan teilatua altxatu eta handitu egin zuten. Horregatik edo, orain Iortza Goikoa deitzen zaio, baina lehen txikiagoa edo izango zen eta Iortza Txiki ere bada bere izena. Hala ere, batzuek deitzen diote Matazanea ere, bertako seme batek, alkate izan zenak, zuen izengoitiagatik.

Joxe Bittor Irastortza, bertako semea, Maria Ageda Tolosarekin ezkondu zen eta hamar seme-alaba izan zituzten. Semeetako bi, Inazio eta Pedro, frentean hil ziren, gerra zibilean, nazionalen aldeko borrokan ari zirela. Kontatzen dutenez, bata jo tiroz eta hari laguntzea joanda anaia ere bota egin zuten.Joxe Bittor, Mataza ezizenez, Zaldibiko alkate izan zen Francoren altxamenduak Muertzako Joan Mendizabal, alkate abertzalea, kargutik kendu zuenean.

Baserrian baziren behiak, idiak (denera sei) konejuak eta oiloak eta Ordiziako ferian saltzen zituzten. Artaldea ere bazuten. Ehunen bat ardirekin. Baina Fabrika Handian aritzen ziren lanean gizonezkoak.

Baserriko diru-iturri handia izan ohi zen sagarra. 1915 inguruan egokitu omen zen sagar-aroa, eta baita 1923-24 inguruan ere. Orduko hartan 400 gurdi sagar bidali omen zituzten itsasontzian Asturiasera. Gurdiko sei zaku sartzen omen ziren, 60 kilokoak eta gurdiko 4 pezeta jasotzen omen zuten. Sagardotarako izango ziren Asturias aldera bidalitako sagar horiek eta, batetik denboragatik eta bestetik zakuak hartutako zamagatik, “zukue” atera omen zitzaien sagar horiei itsasontzian. Eta hara iritsitakoan, hala ere, dena aprobetxatu omen zuten eta Asturiasetik bandera bat ere bidali omen zieten gogoangarri eta esker onez.

Joxe Ibarguren bertako semea Goskindi baserriko Maria Etxaberekin ezkondu zen 1940ko hamarkadan eta Iortza Txikin jarri ziren bizi izaten. Hamar seme-alaba izan zituzten horiek ere.

Pasadizoak 

Gerra garaiko ibilerak

Bertako seme Martin Ibargurenek kontatzen du, Diario Vascoko Ordiziako kronikan, nola, Espainiako gerra zibila piztu zenean, Antzuolan Marianistekin ikasten ari omen zen. Halako batean, abuztuaren 20an, gelako 46 taldekideei esan omen zieten maleta prestatzeko eta autobusean hartu eta Bilbora eraman omen zituzten, eta bertan Plaza Berriako 4. zenbakian izan omen zituzten 3 edo 4 egunez, milizianoek zainduta. Milizianoak desagertu omen ziren gero eta taldetan sakabanatu omen zituzten eta bera Garai herrira eraman omen zuten beste bost lagunekin. Handik, 1937 inguruan, Bilbora eraman omen zituzten Areetara, itsasontzi bat hartzera baina itsasontzia ez omen zen agertu. Berriz Garaira joan eta handik Antzuolara bidea oinez egin ostean Antzuolan ez omen zen Marianisten zantzurik, eraikina erre egin omen zuten eta. Antzuolatik Zumarragarako bidea egin ostean etxera itzuli omen zen. Hala adierazten du Martin Ibargurenek, hamahiru urte zituen gazte baten gogoan berriz sarturik.

Arantza kendu arteko onik ez

Franco hil ondoren, Espainiako Leon herrian gerran hildako errepublikarren gorpuak aurkitu eta lurpetik atera zituzten. Martin Ibargurenek, berri hura jakinda, berak gordeta zeukan sekretua azaleratu egin nahi izan zuen, alegia, Iortza Txikiko sagastian ere bazirela gorpuren batzuk lurperatuak, berak, gaztetxoa zela, ikusi egin zuelako non eta nola lurperatu zituzten. Aranzadi Elkartea abiatua zen gorpu horien identifikazio lanetan eta halaxe, Zaldibiko Udalarekin batera, harremanetan jarri ziren Aranzadikoekin eta esan eta izan, Martinek esandako lekua arakatu eta hantxe aurkitu zituzten hiru gorpu. Oroimen historikoaren errekuperazio bidean geroztik egin den bideari begira urrats garrantzitsua izan zen, herrian hauts zaharrak harrotu zituen aurkikuntza hura. Antton Ibarguren Altzagako Urruti Garai baserrian jaio zen

Antton Ibarguren

abokatu laboralista eta Herri Batasunako politikari ezaguna Iortza Txikiko Ramon Ibargurenen semea zen. Berdin abokatu taldearen sortzailea eta EHNE baserritar sindikatuaren sortzaileetakoa izan zen. Bertsozale eta mendizale porrokatua, Himalaiako zortzi mila metroko tontor batetik jaisten ari zela zendu zen 1989an. Bittor Ibarguren “Mataza”.

Informazio emailea: Martin Ibarguren

 

IRASTORTZA GOIKOA, airetik ikusia

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

ZALBIBIKO BASERRIAK

ZALDIBIKO KALE ETXEAK

Laguntzaileak:

orkli