Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 
urtsukoerrota1

 

   

Baserriaren arrastoa

idatzietan

Urtsuko Errota, Urtsu Goena, Urtsuegi eta Urtsubirekin batera agertzen da 1783-12- 17an, Francisco Antonio de Echaveren aurrean Enerio eta Aralarko sailen erabileraz bitartekari bati emandako botere-emaileen artean. Orduan, lagun bakarra joan zen bilera hartara, agian, artean, ez baitziren bi etxebizitza bertan.

Informazio emailea: Jabier Erauskin

Liburuko fitxa jaitsi

pdf

ERAUSKIN MURUA  Familia

 

URTSUKORTA Urtsu-Erreka auzoan dago. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Etxezarre, Soroberri, Aizti, Otsaitzabaso. Beraien izengoitia Kontseju da. Eta izengoitia ofiziotik omen datorkie, Kontsejun zapatak eta abarkak egiten aritzen omen ziren-eta aurrekoak.

Auzoko bidea 1940an egin zen eta etxera bitartekoa 1948an. Elizarako bidea ordu erdikoa da eta lanera joateko (Indarrera, Beasaina) beste ordu erdi inguru behar izaten zuten. 1956an hasi zen lanean Indarrenean, baina lau behi edo bazituzten baserrian.

1920an ezkondu ziren Joxe Inazio Erauskin eta Joxepa Inazia Iztueta. Zaldibin ezkondu eta etxean egin zuten otordua baina gero Santanderrera joan ziren, han lehengusuak baitzituzten.

1963an osatu zen Erauskin Murua familia. Jabier, etxeko semea, Miren Muruarekin ezkondu zen.

Ezkontza eta otordua Abaltzisketan izan ziren eta ezkontza-bidaian Madrilera joan ziren. Miren Abaltzisketako Gasastegi baserrikoa da. Ezkondu zirenean bertan bizi ziren aita-amak eta bi anaia-arreba. Bertan bizi izan ziren zazpi urtez, eta beste biak hamar urtez.

Bi seme-alaba izan zituzten: Joxi eta Maria Pilar.

 

 

 

 

 

 

URTSUKO ERROTA: ERAUSKIN MURUA FAMILIA

 

URTSUKO ERROTA, airetik ikusi

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Laguntzaileak:

orkli