Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 

ARRESE ETXEBERRIA  familia

Liburuko fitxa jaitsi
Arrandegiaren iragarkia
festetako programan (1967)
 
 

ERMENTARI kale etxea da. Goikokalekoa. Etxearen izena informatzailearen aitonarengandik zetorren, errementaria baitzen, alegia baserritarrentzako tresnak egiten eta konpontzen zituena.

Ez ziren jabeak, maizterrak baizik eta jabea Hilario Mendizabal zen, Aztiakoa. Errenta hamar durokoa zuten. Etxea 1945ean berritu zuten, komunak eta logelak eginez.

Ramon Arrese, Mielmañekoa, eta Terexa Etxeberria 1928an ezkondu ziren eta lau seme-alaba izan zituzten: Mikel, Andrex, Julian eta Begoña. Familia aitonarekin bizi zen.

Ramon Arrese, aita, arotza zen eta Fabrika Handian lan egiten zuen. Handik jubilatu zenean baserrietako lanak egiten zituen (zorrozketak, konponketak, kateak konpondu). Afizioz ehiztari eta arrantzale zen, eta makina bat ezkalu-zopa eginak ziren.

Gero Mikelek jarraitu zuen hasieran lan haietan, baina 1953an Mikel Zaldibin arrain saltzen hasi zen. Lehenbizi bizikletari erremolkea jarrita, gero erremolke-aurrean Vespa jarrita eta Gaintzara ere iristen zen. Azkenik, 1962an furgoneta erosi eta Abaltzisketa, Orendain, Gaintza eta Zaldibin banatu eta saltzen zuen arraina.

Mikel dantzaria zen eta 1946az geroztik jarraitu zuen dantza taldeak prestatzen Zaldibin.

Informazio emailea: Mikel Arrese

 

ERREMENTARI GOIKOA, airetik ikusia

 

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Laguntzaileak:

orkli