Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 

SUKIA SUKIA familia

Baserriaren arrastoa

idatzietan

Okobio ere agertzen da 1783-12-17an, Francisco Antonio de Echaveren aurrean, Enerio eta Aralarko sailen erabileraz bitartekari bati emandako botere-emaileen artean. Eta Okobioko ordezkari batek sinatzen du, agian, etxebizitza bakarra zelako orduan.

Informazio emailea: Jexux Sukia

Liburuko fitxa jaitsi

pdf
 

OKOBIO Elbarrena auzoko baserria da eta Lazkaomendin dago. Mugante da Lazkaorekin. Zaldibiko azken baserria da Okobio. Hiru bizitza ditu.

Mendebaldetik ekialdera: Goiko(e)ne, Erdiko(e)ne eta Beko(e)ne. Urte horietan hauek ziren hiruetako familiak hurrenez hurren: Sukia-Sukia, Etxabe- Etxeberria eta Usabiaga-Sukia. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Iturralde, Aiztie, Sasti, Patatei, Argain-esnoi, Zelai-berri, Isistegi, Barruti, Azkonobieta, Sasti haundi barruti, eta Muittegi.

Bertakoek diotenez, izena omen dator Karobi inguruetan kokatua dagoelako. Okobio izena agertzen da beste toki batzuetan ere Euskal Herrian, hara nola, Larraul, Belauntza edo Berastegin ere.

Baserritik elizara ordu laurdena dago eta auzoko oraingo bidea 1965ean egin zen, baina aurrena etxerainoko bidea Zaldibitik ez baizik eta Lazkaomenditik iritsi zitzaien. Etxerainokoa, Zaldibitik, 1988ra arte ez zuten izan. Egungo autoentzako bidearen ondoan badira oraindik beste bi bide Zaldibira iristeko, bata Biandatik behera doana eta bestea Olaldera ateratzen dena, egun GR bidez oinezkoentzat markatuak.

1900ean ezkondu ziren Lorentzo Sukia Zaldibiko Auntxita baserritik etorria eta Mari Kruz Arruabarrena, bertako alaba. Hurrengo hazaldian, 1931n, Pedro Sukia, bertako semea, eta Joxepa Sukia ezkondu ziren, eta orduan ere Zaldibiko Auntxita baserritik etorri zen Joxepa Sukia. Pedro Sukia eta Joxepa ezkondu ziren egun eta ordu berean Lontxo Sukia (amabie edo aguazila) Martina Aranbururekin ezkondu zen, batera joan nahi zutelako ezkon-bidaian. Insistitu zuten eta lortu. Goizeko seietan ezkondu, gosaria egin Juankruzenean eta horrelaxe joan omen ziren Pilarikara. Hiru seme-alaba izan zituzten: Margarita, Maria Dolores eta Jexux. Pedro eta Joxepa ezkondu zirenean hiru hazalditako familiak elkartu ziren etxe berean: aitona- amonak, aita-amak eta seme-errainak (Pedro eta Joxepa).

Etxe-jabe dira Okobiokoak 1939az geroztik eta 1970ean egin zituzten etxeko konponketak, sukaldea eta komunak berrituz.

Baserrian baziren lau behi. Artaldea ere bazuten, ehun eta hogeita bost burukoa. Artoa, garia, babarruna eta patata egiten zuten etxerako, eta Ordiziako ferian gazta eta arrautzak saltzen zituzten. Fabrikan lanean Jexux hasi zen 1963an, Lazkaon.

 

OKOBIO, airetik ikusia

 

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

ZALBIBIKO BASERRIAK

ZALDIBIKO KALE ETXEAK

Laguntzaileak:

orkli