Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 

AIERBE LASA  Familia

Baserriaren arrastoa

idatzietan

Zaldibiko erretaulako tratatzailea Joan Urtsularkoa izan zen. Historiak dioenez Gaintzako semea. Baina Urtsular Gaintzako mugan dagoela kontuan hartuta, agian, Urtsularre Zaldibiko etxearen jatorria ere izan zitekeen, hainbestetan aipatzen baita etxeko izena abizen gisara. Hala ere, Gaintzakoa izatera ere, ezin kenduko diogu meriturik.

Informazio emailea: Maria Angeles Aierbe

Liburuko fitxa jaitsi

pdf

 

URTSULAR Urtsu-Erreka auzoan dago (lehen Urreta auzoa). Urtsular Zaldibin urrutien dagoen baserrietakoa da, herritik lau kilometrora eta Abaltzisketako mugatik berrehun metrora. Itsas mailatik gora 431 metrora. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Amizti, Erleaundi, Aiztialde, Murko ordeka, Langatxo, Pagari-txiki, Suialde.

Bertakoek diotenagatik baserriaren izenak zerikusia du “ otsoen larre “ izatearekin, baina etimologiaz Urtsu auzoko larreetatik eratorria da, eta Aralar- ek bezala larre-k -e galdua du. Itxura guztiak dauzka, kontuan hartuta auzo horretan zenbat baserrik duten zerikusia toponimoarekin: Urtsubi, Urtsu Haundi, Urtsu Goena, Urtsuegi...

Familia honen izengoitia Zorrotza da.

Auzoko bidea eta etxera bitartekoa 1969an egin zen. Elizara bidea ordubetekoa da, eta etxean aritu izandira denak lanean, 1950 inguruan, Juan eta Patxi Fabrika Handian lanean hasi bitartean.

1924ko azaroaren 27an ezkondu ziren Zaldibin Salustiano Aierbe, Zaldibiko Urreta Etxeberrikoa, eta bertako alaba Maria Antonia. Etxean egin otordua eta bidaia Arantzazura eta Loiolara egin omen zuten. Ezkondu zirenean etxean bizi ziren artean, aita- amak eta hiru anaia-arreba eta bertan jarraitu zuten hogei-hogeita bost urtez. Hamaika seme-alaba izan zituzten: Maria, Pedro, Joan, Bonifazio, Joxepa, Anttoni, Patxi, Angelex, Ximon, Joxe eta Jexux.

Urtsularkoak etxejabe dira eta 1960an egin zituzten obra nagusiak, sukaldea eta komuna berrituz.

Sei-zazpi behi bazituzten eta etxerako egiten zuten artoa, garia, babarruna eta patata. Feriara, berriz, eramaten omen zuten gazta, arrautzak, konejua, oilaskoa eta gaztainak.

 

 

 

 

 

 

URTSU LARRE: AIERBE LASA FAMILIA

 

URTSU LARRE,airetik ikusi

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Laguntzaileak:

orkli