Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 

MENDIZABAL MURUA  Familia

Baserriaren arrastoa

idatzietan

Urtsu Txiki agertzen da 1783-12-17an, Francisco Antonio de Echaveren aurrean, Enerio eta Aralarko sailen erabileraz bitartekari bati emandako botere-emaileen artean. Auzo horretakoen artean agertzen dira Urtsu-Handia, Urtsuko Errota, Urtsuegi eta Urtsu Goena ere. Bilera hartara Urtsu Txikiko bi ordezkari joan ziren, bi familia izango ziren, beharbada-eta, bertan, orduan.

Liburuko fitxa jaitsi

pdf

Pasadizoak 

Ardi galdua

Behin batean 1944 inguruan, Antonio gazte zelarik (23-24 urtekoa), ardiekin abiatu zen Zestoatik Zaldibira eta ardi bat atzean geratzen. Utzi egin behar izan zuten, eta handik egun batzuetara berriz joan omen zen Zestoara ardi bila, hamar-hamaika orduko bidea eginez joan-etorrian.

Informazio emailea: Exteban Mendizabal

 
 

URTSU TXIKI Urtsu-Erreka auzoan dago. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Etxe azpi, Txorrondo, Mendigorri, Zehartxo, Goiko zelaie, Zelaitxo, Eusturea, Hiru erreka.

Auzoko bidea 1937-1940 urte inguruan egin zen eta etxerainokoa ere bai.

1920an ezkondu ziren Bitoriano Mendizabal Urtsuaundikoa eta Maria Antonia Murua Ernaitza baserrikoa. Eta urte horretan bertan erosi zuten Urtsu Txiki. 1957an egin zioten eranskin berria. Zazpi seme- alaba izan zituzten.

Behi, ardi eta txerriak zituzten baserrian. Lau behi, berrehun ardi eta bi letxoi eta gazta, arrautzak eta oilaskoak saltzen zituzten Ordizian. Etxean egiten zuten artoa, garia, patata eta babarruna. Aitak Fabrika Handian egiten zuen lan.

Baserriko bizimodua eta artzantza, biak eramaten zituzten, biak ziren beharrezko. Aralarren pasatzen zuten uda, apiriletik urriaren bukaera bitarte. Txabola Elutxobarrena parajean eta larrea Alotzatik Arrubira tartean zuten. Baratza ere erabiltzen zuten (aza, patata, porruak eta arto berdea egiteko). Eguerdietako otordua eltzekoa izaten zen eta afaltzeko porru patata edo barazki berdura.

Bizimodurik gogorrena ardi-mozketa egunetan izaten zen, elkarri lagunduz aritzen ziren inguruko artzainak. Eta salmenta tokia Ordizia izaten zuten, eta bi ordu eta erdiko bidea egin behar izaten zuten sei-zortzi arkume mando gainean hartuta.

Neguan, berriz, egunik gogorrenak arkumeak jaiotzekoak izaten ziren. Negu garaia batzuetan Beizaman Urdanpileta baserrian egiten zuten, Azpeitian ere bai Ordiga baserrian, Zestoan Akuarretxen eta Getarin Orrua baserrian. Etxe haiek oso gogoko dituzte, beti oso ondo hartuak izan direlako bertan.

URTSU TXIKI: MENDIZABAL MURUA FAMILIA

 

URTSU TXIKI,airetik ikusi

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Laguntzaileak:

orkli