Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 
lazkao etxe

AZURMENDI AMUNDARAIN familia

Pasadizoak

Abildadea


Joxe Luix gazte zenean,1936-1940
inguruan, Zaldibiko festetan harri
-jasotzaile ekitaldia antolatu omen
zuten herriko agintariek eta frontoian
dena prestatuta utzita, bazkaltzera
joanak omen ziren denak.
Lanetik etxera zetozela zaldibitar
batzuk, tartean Joxe Luix, frontoira
inguratu omen ziren arratsalderako
zer zegoen ikustera.
Harriak ikusita, probatu egin nahi
eta, Joxe Luixek instante batean
jaso izango zuen lepora. Norbaitek
hura ikusi eta antolatzaileek
bertan behera utzi omen zuten
ekitaldia, harri hura jasotzeko Zaldibin
abildadea zuen gizonik bazegoelako.

Informazio emailea: Juan Amundarain

 
Liburuko fitxa jaitsi  
pdf  
 

LAZKATXE Aiestaran Erreka auzoko baserria da, Lazkaoko lursailetan, egon, dagoen arren.

Izena ere, hortik datorkio: Lazkao etxe. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu: Otarizarre, Gaztainari zulo, Txertaka soro, Soro haundi, Koarre, Eztilegi, Urtzaku eta Amezti.

Lazkatxekoen izengoitia Barberok da.

Baserria Arkaka bidean dago. Oinez herriko plazatik berrogei minutura dago. Beasaingo Fabrika Handira berriz, ordubete inguruan egiten zuten. Auzoko bidea 1958an egin zutelakoan dira, auzoko beste batzuk bezala.

Etxejabeak dira 1930az geroztik eta 1960an berrikuntza handiak egin zituzten.

1924an ezkondu ziren Frantziska Ezeiza Albizturko Alkortaene baserriko alaba eta Frantzisko Amundarain, bertako semea.

1947an berriz, ezkondu ziren Joanita Amundarain, Lazkatxekoa, eta Joxe Luix Azurmendi, Zaldibiko Unanita baserrikoa. Zaldibin ezkondu, otordua Estanko jatetxean egin eta handik ezkontza-bidaia Iruñera egin zuten. Ezkondu zirenean, Lazkatxen jarri ziren bizitzen eta bertan ziren, artean, aita-amak eta bi osaba-izeba.

LAZKAO ETXE: AZURMENDI AMUNDARAIN FAMILIA

 

LAZKAO ETXE, airetik ikasia

 

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.