Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra Gaituta
 
zuntzunegi arruegi

 MUNDUATE OLANO familia

Baserriaren arrastoa

idatzietan

Zuntzunegi izena 1783-12-17an agertzen da, Francisco Antonio de Echaveren aurrean, Enerio eta Aralarko sailen erabileraz bitartekari bati emandako botere-emaileen artean. Bilera hartara baserri horretako ordezkari bakarra joan zen.

Informazio emailea: Lutxi Olano

Liburu fitxa jaitsi

pdf

 

ZUNTZUNI Arruegi auzoan dago.

1905ean ezkondu ziren Josefa Antonia Jauregi Gaintzako Arre bekoa eta Migel Munduate, baserriko semea. Etxearen jabe izan ziren ehun urte baino gehiagoan. 1940an berriz, baserrira ezkondu ziren Migel Munduate eta Lutxi Olano, Arrukoa. Artean etxean bizi ziren ama eta Migelen senide bat. Arantzazun ezkondu eta bertan egin zuten otordua. Ezkondu eta urte betera Bikatxera etorri ziren bizitzera, kalera.

Ezkondu orduko artzain hasi zen Lutxi. Apiril erdi aldera igotzen ziren mendira. Urruztiarrenean zuten txabola eta larrea Atajoan (Errekonta gainean). Ardiek ura Almitzetan edaten zuten eta artzainek hamabost minutura-edo zuten iturria. Egunean bi edo hiru aldiz egiten zuten ur-garraiaketa.

Arkumeak Ordiziako ferian saltzen zituzten, mandoan aldiko zortzi-hamar eramanda. Menditik Ordiziarainoko bidean bi ordu eta erdi egin behar izaten zituzten. Saldu gabeko arkumeak berriz mendira igotzen zituzten, baina ardiek berriro arkumeak har zitzaten lanak izaten zituzten. Eutsi behar izaten zieten ardiei eta arkumeak usainarazteko eman, ez baitzituzten ezagutzen. Aste guztian beraiekin horrela saiatu behar izaten zuten, bestela ardiek arkumeei ez baitzieten uzten esnea hartzen, eta arkumeek pisua galtzen zuten eta hori ez zen komeni. Hala ere, Don Gabriel Amundarainek, Zaldibiko apaizak, feriarako ibilerei buruzko bestelako iritzia zuen. Hala esaten omen zuen sermoietan “artzainak mezetara beti berandu iristen zirela baina feriara egunsentirako joaten zirela”.

Lanik ez zen falta izaten Migel eta Lutxirentzat. Egunsentian jaiki, ardiak bildu, bederatzietarako ardiak jetzi, gosari legea egin, txerriak zaindu eta ondoren gaztak egin, bi orduz. Ordubietan bazkaldu eta siesta egin ondoren, baratzeko lanak eta egur lanak egiten zituzten eta arratsaldeko seietan berriz ardiak bildu eta goizean bezala aritu, eta gaueko hamaikak-hamabiak aldera lotara.

Maiatzean bospasei gazta egiten zituzten egunean, ekainean lauzpabost eta uztailean hiru-lau bat. Baratza ere erabiltzen zuten (aza, patata eta porruak egiteko). Eguerdietako otordua eltzekoa izaten zen, babarruna edota baba eta afaltzeko zartaginekoa.

Bizimodurik gogorrena neguan izaten zen, arkumeak jaiotzerakoan, eta gozoena berriz, Santiotatik aurrerakoa. Neguan Ezkio-Itsason izaten ziren Lukasin baserrian eta han oso giro ona aurkitzen zuten. Udan, ardi-mozketa egunetan ere bai, auzo lanean aritzen baitziren, batak besteari lagunduaz.

 

ZUNTZUNEGI : MUNDUATE OLANO FAMILIA

 

ZUNTZUNEGI, airetik ikusia

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.