Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 

IRASTORTZA GARMENDIA familia

Pasadizoak

Dotrina

Garai hartan indar handia zuen elizak, eta dotrinan ondo ez zekitelako, zigortuta egonak ziren batere bazkaldu gabe iluntzera arte.

Informazio emailea: Joxe Manuel Irastortza

Baserriaren arrastoa idatzietan Zaldivibarrena agertzen da 1783-12-17an, Francisco Antonio de Echaveren aurrean, Enerio eta Aralarko sailen erabileraz bitartekari bati emandako botere-emaileen artean. Aipatzen denagatik lagun bat agertu zen bilerara.

Liburuko fitxa jaitsi

pdf

 

ZALDIBARREN Elbarrena auzoko baserria da. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu

 

Estraondo, Ordeko soro, Txara punta, Arama alde, Lizarra basoa, Angunalde, Muñota baso... Bertakoek diotenagatik bere izena Zaldibiko azken etxea izatetik dator, alegia Zaldibin barrena egoteagatik. Etxe jabe dira Zaldibarren erdikoak 1900az geroztik. Hamabost mila pezetan erosi zuten. Baserria erre egin zen eta dena berritu behar izan zuten 1994an. Joxe Manuel Irastortza Olaberriko Erzilla baserriko Mikaela Bereziartuarekin ezkondu zen. Aita-amak eta bi osaba-izeba bizi ziren baserrian ezkondu zirenean. Ondorengo belaunaldian, Joxe Domingo Irastortza, etxeko semea, Joxepa Garmendiarekin ezkondu zen. Lau seme-alaba izan zituzten: Joxe Manuel, Lurdes, Jexus eta Fermin. Baserrian baziren animaliak, sei behi eta bi idi. Bertan egiten zuten artoa, babarruna, patata, garia... Ordiziako ferian saltzen omen zituzten gaztainak, esnea, arrautzak eta oilaskoak. Sagardoa ere egiten zuten, horretarako baserrian tolarea eta hiru kupel handi zituzten. Bi kupel 1980ko hamarkadan Legorretako sagardotegira saldu zituzten. Fabrikan ez zuen inork lan egin, 1957an Fabrika Handian Fermin hasi zen arte.

 

 

ZALDIBARREN ERDIKOA: IRASTORTZA GARMENDIA FAMILIA

 

ZALDIBARREN ERDIKOA, airetik ikusia

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Laguntzaileak:

orkli