KALE ETXEAK

Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 

   

GARMENDIA OLANO familia

Liburuko fitxa jaitsi
pdf
 
Pasadizoa

Autoa aterik gabe

Adrian eta bere emazte Mari Karmen Gillermo anaiaren automobila hartuta joan ziren ezkontza bidaiara. Zaragoza inguruan atseden txiki bat egitekotan geratu zirenean, haize bolada batek atea eraman zien eta egun batzuk galdu zituzten konpondu artean.

Informazio emailea: Mari Karmen Olano

 

DENDABERRI kale-etxea zen, Bekokalekoa. Bere izenak ondo adierazten duen bezala “berri”tzat zeukaten eraiki zutenek. Dendaberri Vizconde de Cerrorena zen, Zabalarena, eta urtean seirehun pezetako errenta ordaindu behar zuten. Horretarako, Santa Luzia egunean joaten ziren Ordiziara urteko errenta ordaintzera, herri guztietako haren maizterrak.

1955 aldera egin zituzten konponketa batzuk: komuna eta jangela, esate baterako.

1924an ezkondu ziren Tomax Garmendia, Kanpain etxeko semea eta Luixa Arruebarrena Gaintzako Elormendi baserrikoa. Izan zituzten sei seme: Jose, Rikardo, Joanito, Gillermo, Inazio eta Adrian. Horietatik Adrian ezkondu zen Zaldibira, Beste semeetako bat, Jose Garmendia zen, apaiza.

Bizimodua ateratzeko okindegia zuten eta baita denda ere. Gerora Zaldibiko okindegietakoak Pagosan elkartu ziren, baina dendak zabalik iraun zuen. Bertan aritu izan ziren lanean Rikardo eta Adrian anaiak.

Denda, etxea eta okindegia etxe berean zirenez, dendara edozein ordutan joan zitekeen. Itxita baldin bazegoen, ama Luixa jaisten zen goiko sukaldetik “ai maria” hots eginda.

Gerora Adrianen emaztea, Mari Karmen, arduratu ohi zen dendaz. Dendaberrin denetik zegoen. Alde batetik, baserritarrek laboretarako behar zituztenak, bestetik kale-etxeetan behar ziren janariak, apretak, espartzuak…

Semeetako bat, Jose Garmendia, 1925ean jaioa, apaiz egin zen. Zaldibiri buruzko eta batez ere Iztuetari buruzko informazio handia bildu zuen urteetan. Eta Sevillako Indietako Artxiboetan urte askoan aritu zen lanean euskaldunen berri jaso nahian. Iztuetari buruz argitaratu zuen guztia www. iztueta.com orrian jasoa dago.

Adrian Garmendia, semea, Mª Karmen Olano Irurako Etxezarretako alabarekin ezkondu zen 1965ean. Arantzazun ezkondu eta egin zuten otordua eta Espainian barrena ezkontza-bidaia.

Dendaberri etxea eta Melitonen etxea bota egin ziren Presalde berria eraikitzeko.

 

 

DENDABERRI, airetik ikusia

 

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Laguntzaileak:

orkli