Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra gaitutaIzarra gaitutaIzarra gaitutaIzarra gaitutaIzarra gaituta
 

   

INTSAUSTI ETXEBERRIA  familia

mendizabal

Baserriaren arrastoa

idatzietan

Auzo horretako Goskindi ez bezala, MENDIZABAL agertzen da 1783-12-17an, Francisco Antonio de Echaveren aurrean, Enerio eta Aralarko sailen erabileraz bitartekari bati emandako botere emaileen artean. Hiru ordezkariren izenak agertzen dira dokumentu hartan, eta beraz, gerta daiteke garai hartan hiru familia bizi izatea etxe hartan. Gaur egun bi etxebizitza dira.

Informazio emailea: Joxetxo Intsausti Irastortza

Liburuko fitxa jaitsi

 

MEIZAL baserria Egileor auzoko baserria da. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu: Egizu, Atariko zelaia, Beheko soroa, Eutera...

Baserritik kalerainoko bidea 1960 inguruan egindakoa omen da. Orduan eskarbilarekin egin zen. 1980ko hamarkadan porlanez. Oinez herriko plazatik ordu laurdenera dago eta lantegira, Fabrika Handira, bizikletan joaten omen zen aita.

Etxejabe dira Meizal baserriko Intsausti familiakoak, 1970az geroztik. Eta 1980an berritu zuten baserria osorik: ukuilua eta etxea.

1959an ezkondu ziren Maria Irastortza Meizalgo alaba eta Markox Intsausti, Ibargun baserrikoa. Zaldibin ezkondu, otordua Estanko tabernan egin eta handik Zaragozara joan ziren ezkontza bidaian. Ezkondu zirenean baserrian hiru anaia-arreba bizi ziren. Markoxek, 1946az geroztik Fabrika Handian egin zuen lan baina baserrian bazituzten hamar behi.

Hiru seme-alaba izan zituzten: Karmen, Joxetxo eta Tere. Joxetxo, semea, baserrira ezkondu zen, 1990ean, Ibargun baserriko Arantxa Etxeberriarekin. Ama etxean bizi zen artean eta etxeko beste alaba bat ere bai. Saturdin ezkondu eta Larraitzen egin zuten otordua. Bi seme-alaba izan dituzte: Ainhoa eta Aitor. Baserriari eusten diote, nahiz eta emazteak kanpoan ere lan egiten duen. Gaur egun hogeita bost bat buru dituzte. Txekorrak hazi eta esnea saltzen dute. Baratzean ere aritzen dira, bertako babarruna erein eta salduz.

 

MENDIZABAL: INTSAUSTI ETXEBERRIA FAMILIA

 

MENDIZABAL, airetik ikusia

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Laguntzaileak:

orkli