Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 
olako errota

 

olako errota    
Liburuko fitxa jaitsi    
pdf    

ERAUSKIN MUJIKA familia

OLAKORTA Aiestaran Erreka auzoko etxea da. Maizterrak dira eta etxearen jabea Etxezarreta da. Hala ere, hainbat konponketa eginak dira

1960tik 1980 bitartean: sukaldea, bainua, eta teilatua eman zioten etxeari.

Etxetik herriko plazara oinez bost minutuko bidea dago eta oinez joaten ziren eskolara ere.

Joan Frantzisko Erauskin Maiz eta Maria Frantziska Garmendia Goitia, 1871ko maiatzaren 2an ezkondu ziren. Joan Frantzisko, zaldibitarra zen, baserritarra eta 22 urteko mutila. Maria Frantziska, berriz, Gaintzakoa, 28 urtekoa.

Bederatzi seme-alaba izan zituzten: Joxe Martin (umetan hila), Joxe Frantzisko, Joxe Ramon, Maria Salustiana, Maria Antonia, Joxe Martin, Joxe Mari, Margarita eta Maria Kontzepzion. Lehenengo zazpi senideak, Eskribau etxean jaio ziren. Beste biak, berriz, Olakorretan etorri ziren mundura.

Bederatzi senide horietatik, bigarrena Joxe Frantzisko, Patxi Errota edota Erauskin Errotari deitua. 1874an jaio zen eta 1945ean hil. Kubako gerran parte hartu zuen 1896-1898 urteetan, eta handik etorritakoan Beasaingo Fabrika Handian hasi zen lanean. Bertso jarri asko idatzi zuen, eta bere hizkuntza landua da eta garaiko garbizaleetara asko hurbiltzen dena. Zeruko Argia aldizkarian argitaratzen zituen bertso asko, eta gerora Auspoa bilduman eman ziren argitara, Antonio Zavalak egindako lanari esker. Bertako kronista ere izan zen neurri batean, eta 1924ko urriaren 19an, Zaldibin izandako asto-jate baten berri ematen du: «Jan dutenek diote arkume-afaririk ere ez leikeala izan gozoagorik », eta bertso batez amaitzen du: Zaldibin egin duten / asto-afariak / zabalduarazi ditu / ederki begiak; / naiz garesti egondu / bei, txekor, idiak, / merkatu beharko du / oien aragiak.

Martin Erauskin (Patxi Errotaren anaia) eta Martina Agirre 1908an ezkondu ziren, Martina Agirre Urrestilakoa zen. Haien semea Joxe Erauskin, berriz, Maria Mujikarekin ezkondu zen 1935ean. Asteasun ezkondu ziren eta Villabonan izan zuten otordua eta Olakortan jarri ziren bizi izaten. Maria Mujika Asteasuko Udakiola baserrikoa zen. Ezkondu zirenean etxean bizi zituzten aita-amak eta hiru osaba-izeba. Joxe Erauskinek bertsoak kantatzen zituen (Pello Errotaren iloba zen). Lagunartean edozein momentutan hasten zen bertsotan, eta bertsozale handia zen.

Bost seme-alaba izan zituzten: Mari Karmen, Bixi, Manuel, Lurdes eta Jexux.

Pilotan ere ibiltzen zen Joxe, Zaldibin eta Ordizian ere bai. Zaldibiko Garmendia eta Erauskin elkarren aurka sarri aritzen ziren,1925ean Zaldibin egindako argazkian ikus daitekeen bezala.

Baina bizimodua Fabrika Handian lan eginez ateratzen zuten. Hala ere, bazuten baratza, eta bertan egiten zuten berdura, artoa eta patata. Gainerakoan, Joxe arotza zenez, jergoiak eta beste edozer gauza konpontzen ibiltzen zen baserriz baserri eta baita astoei ilea mozten ere.

 

Etxearen arrastoa

idatzietan


Olako Errota ez da agertzen etxe-izen gisara 1783ko
abenduaren 17ko botereemaileen artean. Ez eta Olaa, ere, agian ez zutelako parterik izango Aralar eta Enerioko mendietan, baina bai Olalde, non etxejabe bakarra agertzen den. Izan daiteke, baita, Olako Errota, hasieran, izan, ez izatea etxe-bizitza, errota baizik. Hala ere, Juan Inazio Iztuetaren
bizimoduan zehar badira Olaako erroten inguruko
hainbat dokumentu. Antton Agirre Sorondok Olako
-goikoa eta Olako-bekoa aipatzen ditu bere lanean,
Zaldibin ziren beste hainbat errotaren artean.


Kontua da Olaako erroten berri Juan Inazio Iztuetaren bizitzan 1792-1794 bitartean hiru aldiz ematen dela, eta 1792an, hain zuzen ere, bi errota aipatzen direla maizter jartzeko dokumentuetan. Ordu hartan, Iztuetak hogeita lau urte beteak zituen, eta bi urte zeramatzan ezkonduta. 1793an ere errenta kontratuan agertzen da aipatua otsailean, eta handik berehala, lau hilabetera, ikusten da Iztuetak utzi egin zuela errotari lana. Azken kasuan ere errotak eta baratzak aipatzen dira.


Juan Inazio Iztuetaren bizimoduarekin izandako loturaz gain, Olaa eta Olako Erroten deskribapenerako interesgarria da batez ere 1792ko dokumentua, “Escritura de Arrendamiento de los dos molinos de Olaa por su dueño Francisco Ignacio de Albisu Irive a favor de Juan Ignacio de Iztueta: En la villa de Zaldivia a 7.7.1792...pareció Francº Ignº de Albisu Irive vecino de esta villa y dijo que da en renta y arrendamiento los dos molinos nombrados de Olaa con mas una tierra sembradía que existe junto a los mismos molinos y divide un caño que se dirige desde la acequia al rio principal y la huerta que tiene pegante al molino principal, sitas en esta villa. ... Que cualquier caso fortuito o avería que suceda en los molinos y su presa durante los años de este arriendo, los perjuicios y daños de ello se siguieren al citado Iztueta que deberá reintegrarle el expresado su amo”

Informazio emailea: Lurdes Erauskin

Pello Errota

1.- Pello Errota izenez ezagututako Patxi Erauskin bertsolaria izan da Olako-Errotako ondorengo ezagunenetakoa. Bere bertsoekin Auspoan hiru liburu daude argitaratuta.

2.- OLAKO ERROTAko argazkiak gure gipuzkoan ere badaude. Bertan Joxe agertzen da
 

 

 

 

 

 

 

OLAKO ERROTA : ERAUSKIN MUJIKA FAMILIA

 

OLAKO ARROTA,airetik ikusia

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Laguntzaileak:

orkli