Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra Gaituta
 

   

AIESTARAN AMUNDARAIN familia

Baserriaren arrastoa

idatzietan

Agirre Zaldibia, Agirre Urretarekin batera agertzen da 1783ko abenduaren 17an Aralar eta Enerioko mendien jabetzako auzietan botere emaileen artean.

Informazio emailea: Joanita Amundarain

Liburuko fitxa jaitsi

pdf

 

ARRE ZALDIBI Elbarrena auzoko baserria da. Inguruko soroen izenen artean Etxaburu, Etxeazpi, Goikosoro eta Okorro dituzte. Etxe jabe dira eta etxea konpontzen aritu dira pixkanaka-pixkanaka. Etxeraino dute bidea.

Juxto Aiestaran eta Maria Garmendia 1918an ezkondu ziren. Maria Garmendia Zuazti baserrikoa zen eta Juxto etxeko semea.

Hurrengo belaunaldian, 1959an, Zaldibin ezkondu ziren Nikolax Aiestaran eta Joanita Amundarain, Altzoko Etxe Luzekoa. Tolosako Benta Aundin egin otordua eta ezkontza bidaian Iruñera eta Zaragozara joan ziren.

Ezkontza bidaiatik etorri zirenerako etxean zain zeuzkaten artoa egiteko, eta ukuiluan ximaurrak ateratzen aritu omen zen Joanita. Ez omen zaio harez gero ahaztu.

Etxetik herriko plazara, oinez, bost minutuko bidea dago eta oinez joaten ziren eskolara ere.

Nikolaxek Fabrika Handian egiten zuen lan 1950 urtez geroztik eta lanera bizikletan joaten zen. Baina etxean bazituzten behiak (lau buru), eta etxerako adina sagar, arrautza eta babarrun ere izaten zuten.

 

 

 

 

AGARRE ZALDIBI, airetik ikusia

 

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Laguntzaileak:

orkli