Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra Gaituta
 

IRAOLA GARMENDIA familia

Baserriaren arrastoa

idatzietan

Olei agertzen da etxe izen gisara 1783ko abenduaren 17ko botere emaileen artean, Olegui izenez, eta batzar hartara lagun bakarra joan zenez, ziurrenera etxebizitza bakarra izango zen. Hala ere, bertakoek diotenez, beraiek bi etxebizitza ezagutu izan dituzte beti.

Liburuko fitxa jaitsi

pdf

 

OLEI Olaeta auzoko baserria da, eta bertakoek diotenez, izena, burdin lanean ari izatetik omen datorkio. Ola beste baserri eta toponimo askotan agerten da Zaldibin: Ola, Olakorta, Olako-erreka, Olalde... uraren indarraz baliatzen zen garai eta kulturaren lekuko. Goitxo batean dago eta hortik dator (-egi) izen amaiera ere, Zaldibiko beste hainbat baserri izen eta toponimotan ere agertzen dena: Ausoegi, Kobaegi, Urtsuegi, Zuntzunegi, Goroskindegi, esate batera.

Pasadizoak

Garia


Garia ere egiten zuten baserrian. Urte batean gorde
dituzte gariak basoan eta, uste gabe, garia
bertan erne zitzaien.


Kafea


Beste batean, antza denez, Zaldibiko dendari batek
eman dio amari kafea gordetzeko eta honek
garrafoiak bete eta ...zulo batean gordeta izan
omen zuen.

Informazio emailea: Patxi Iraola

Oleikoei Tiro esaten zaie.

 

Etxe inguruko soro, zelai eta baso izenen artean ditugu: Etxaburu, Etxazpi, Sorotxikia, Enparantza alde. Azken izen honen harira, kontuan hartu behar da, egun, enparantza herriko plaza gisa ulertzen dela, baina baserri giroan teilatupe edo estalpe ere adierazten duela.

1930ean ezkondu ziren Pedro Joxe Iraola Oleikoa eta Genobeba Garmendia, Iartzeta baserrikoa. Zaldibin ezkondu, Ostatu tabernan gosaldu eta, handik, Bilbora joan omen ziren. Ezkondu zirenean baserrian bizi ziren Pedro Joxeren aita-amak, Frantzisko Mari Iraola Garmendia eta Maria Antonia Jauregi Garmendia. Zortzi seme-alaba izan zituzten: Patxi, Pedro, Karlos, Lurdes, Joxe Mari Joxepa, Xebaxtian eta Rufino.

Gaur egun konpoketak egin eta ardientzako egokitua dago baserria.

Pedro Joxe eta Genobeba ezkondutako urtean erosi zuen etxea Frantzisko Mari Iraola aitak. Auzorako bidea (Larraitzerakoa) ere orduantxe egin zuten. Baserri bitarteko bidea berriz, gurdi bidea da.

Iraola Garmendia familiak baserritik eta Fabrikatik atera du bizimodua. Baserrian bazituzten behiak eta idiak, sei-zazpi bat buru. Eta arrautzak, oilaskoak, gaztainak, sagarrak... saltzen zituzten.

Beasaingo Fabrika Handian egin zuen aitak lan. 1930etik 1939ra ibili zen, eta aurrena oinez jaisten ziren herrira eta handik bizikletan.

Eskolara ordu laurden edo hogei minutuko bidea zuten, eta zazpi-zortzi urterekin hasten omen ziren joaten eta hamabirekin utzi, ahal zenean joanez.

Familia honetan bertso zaletasuna eta bertsolariak sortu dira. Horien artean bi aipatzeagatik, Patxi Iraola bertsolaria, bere oroitzapenak Naizen apurra liburuan utziak dituena eta Rufino Iraola, bertsozalea eta idazlea.

 

OLEGI : IRAOLA GARMENDIA FAMILIA

OLEGI, airetik ikusia

 

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.