Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 

MIRANDA (Bianda) baserria

Baserriaren arrastoa

idatzietan

Miranda baserria agertzen da 1783-12-17an, Francisco Antonio de Echaveren aurrean, Enerio eta Aralarko sailen erabileraz bitartekari bati emandako botere-emaileen artean. Bi ordezkari joan ziren batzarrera, eta esan liteke, beraz, bi etxebizitza bazirela orduan Biandan.

1785ean Bianda eta Albisu etxeen jabe Joan Inazio Etxabe zen, Jose Inazio Etxabe Zaldibiko erretorearen aita. Bere seme ziren baita Joan Ramon eta Martin Joseph Xavier Etxabe, Caracas-en bizi zirenak, eta Zaldibiko eskribau zen Frantzisko Antonio Etxabe eta Joan Bernardo Etxabe, azken hau eliz gizon Iruñean 1785ean. Horren berri eman zuen Jesus Elosegik Iztuetari buruzko bere lanean, honen aita Joseph Iztuetaren testamentuaz ari dela, aipatutako Frantzisko Antonio Etxabe bera baita testamentu horretan agertzen den eskribaua.

Liburuko fitxa jaitsi

pdf
 

MIRANDA toki-izenaren etimologia

Ez dago garbi zein den bere sustraia. Garbi dago ez dela euskal izendegikoa. Batzuen ustez latinetik dator, eta ikuspegi onak dituen tokiari deituko litzaioke. Beste batzuek, berriz, sustrai zeltiarra dela diote eta kasu horretan muga adierazten duela. Zaldibiko kasuan bi adierak ongi datoz toki-izen honentzat. Elbarrena auzoko gainaldean, Lazkaomendi gainean, argi eta garbi zaintzen du Ausa Gaztelu, Nafar erregeen gaztelua. Eta euskal erroko beste toki-izen bat ere badugu Zaldibin: Arruegi (Arru). Ziurrenera, batzuk Nafar erresumakoak ginen garaiko lekukoak, Bianda (Miranda) Gaztela erresumakoak ginenekoak.

Iñaxi Izagirrek dioenez, garai batean, Palacio Miranda izena omen zuen etxeak eta erre egin omen zen.

Joan Inazio Iztuetak ere aipatzen du baserria bere Guipuzcoaco Provinciaren Condaira edo Historia liburuan.

Aralarko mendi goititua elurraz janzia ikusi oi dalako sarritan, etzitzaion iñori bururatzen amesetan ere, aiñ toki gogorrean baratza gauzak ezer eman al zezakeanik; bañan alabearrak nai debanean uste bageko gauza asko agertu oi dituen bezala, au ere argitaratu izan zan utskeria batetik. Zaldibiako Miranda- etxean gaur bizirik arkitzen dan artzaiaren emazteak senarrari arto-iriña mendira biraltzeko zeuzkan anekatxoak arkitu izan zituen urratuak, eta une artan arabatzeko betarik etzeukalako, jarri zituen zuloen iskarri, aurreragoko egunean sukalde bazterrera botarik zeuzkan azalandare kaiska banakaren batzuk: eta oek gizonak mendian anekak ustutzeko denporan arkitu zituen ustez ustekabe. Artzain oni ez nondik eta andik alabearrak ekarri zion burura, azalandare erdi igartu oek txabola inguruan landatzea, eta ifini ere zituen lurrik oberena zerizkion tokian. Beraren txabolako lagunak farra ta ixeka egiten zioten, azalandareak Aralarko mendi tontorrean jarri zituelako, bañan ikusi zutenean egin zireala beretatik azaburu bildu galantak, mendi guztiko artzainak erori ziran kontura, eta geroztik Aralarko mendian egiten dira arrigarrizko azatzak. Mendi onetan badira artzainak beren artizkuna inguruan egindako azarekin laureun bana erreal artzen dabeenak. Guztiz jaso andia izaten du mendi onetan egindako azaburu bilduak, Erriberaetakoa baino biguñagoa, guriagoa, kizkurragoa, piñagoa, ezadetsuagoa, eta gozoagoa dalako askoz ere; eta doai eder oezaz gañera du beste ditxa bat ona txit, zeña dan lurrean ifini ta egun gitxiren epean burubildurik anditu, eta bear bezala eldutzekoa. Milla zortzi eun, ogei ta amaikagarren urtean biraldu zidan neuri Zaldibiako adiskide batek Donostiara Aralarren egindako azaburu-bildu bat emezortzi libra pisatzen zituana, esaten zidalarik, ezen, beraren landarea lurrean ifinia izan zala Garagarrillaren ogei ta irugarren egunean, Mendibil deitzen zaion sarobean, eta kendu zutela toki beretik, Urri-illaren bostgarrenean. Eun ta lau egunen barruan ain mendi goitituan egindako garau ikusgarri eder galant au, erakutsi izan nioten Uri bereko andizki askori, jakin zezaten garbiroki, ezen, erriberaetan bezin gauza onak edo obeak eta piñagoak badirala arkaitz tarteetan, billatzera saiatu ezkero. Aralar -mendiko azaburu-bilduen agerkera zorioneko au zorko zaiote, bada, izendatu dan Miranda-etxeko senar emazteai. Gertakari onen barri ez dakiten askok esango dabe menturaz, Kapitulu au luzegia dijoala, eta ez dala ainbesteraño aintzat artzekoa; zergaitik azaburu galanten bagetasunik ikusten ez dan Gipuzkoan.

   
    J. Inazio Iztueta

Ordea bear zaie begiratu beste gauza geiagori ere. Gauza jakiña ta egiazkoa da txit, toki baterako ona dan eguraldia, besterako izan leikeala kaltarkitsua. Udako egun luzeetan eguzkia goienengo mallara igotzen danean, beraren berotasunak kiskaltzen ditu Erriberako baratzaetan arkitzen diran aza guztiak, burubiltzeko lekurik eman bagez arroturik lagatzen dituela; bañan Aralar-mendikoak orduan ta geigo irabazten dabe, eta mardulago ta guriago agertzen dira. Beragaitik izaten du mendi- aza onek ain jaso andia uda azkenean. Legorte urtean ikusi izan det Billafrankako merkatuan aza onetatiksaltzen arroaka, libra bakotxa lau koartoren balioan. Garesti saltzeaz gañera daukate aza onen egilleak beste ditxa bat ezin andiagokoa. Doarik daukate bada mendian, nai duten ainbat kanpo baratza ifinteko. Eta nolako lurra? Ongarritu bearrik ez dabena; zergaitik beren ardiak egindako zimaur pisakin guriaturik ondo, arkitzen zaiozkaten txabola inguruan, nai baino ere geiago, esitu eta landarea ifintea beste lanik ez dabeenak. Zer izango da, bada, bere artaldearekiko lanbideak egindakoan, mendian geldirik egon bear daben artzainarentzako au baino irabazbide eroagorik aiñ denpora gitxirako? Nork sinistuko zeban, bada, orain ogei ta amabost urte inguruan, aza buru bildu eder galantak egin zitezkela Aralarko mendi goitituan? Iñork ere ez, nik derizkioanez. Beragaitik nai izan det, bada, ustez ustekabeko agerkera berri au jarri zearo ta garbi.

Aralarko mendia izanik aiñ latza,
Nor asiko zan bertan landatutzen aza?
Iñori gogoratzen etzitzaion gauza!
Oraiñ non arkitzen da alako baratza?
 
 
 
 
MIRANDA, airetik ikusia
Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.