AZALA

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra Gaituta
   

"1839 Bergarako Besarkadaren aurrean. Keinua eta interpretazioa" erakusketaren barruan, Juan Inazio Iztuetaren inguruko emanaldia izango da, azalpenekin hasi eta dantza emanaldi batekin amaituz.

"1839 Bergarako Besarkadaren aurrean. Keinua eta interpretazioa" erakusketaren barruan, Juan Inazio Iztuetaren inguruko emanaldia izango da, azalpenekin hasi eta dantza emanaldi batekin amaituz. Iztueta Bergarako Besarkadaren urteurren festetan bertan egingo ziren dantzen arduradun izan zen, besteak beste.

Mikel Sarriegiren gidaritzapean, Aurtzaka dantza taldeko kideek eskainiko dute emanaldia, eta bertan Bergarako Besarkadaren lehen urteurrenean Bergaran egin ziren ospakizunetarako dantzen emanaldia egingo dute.

 

 

 

Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
liburu aurkezpena    
Jose Bernardo Garmendia, Mila Etxeberria eta Tere Irastortza, liburua aurkezten, Karreanen./Aimar Maiz    

Urriaren 2an egin zen aurkezpenera jende ugari etorri zen. Liburuaren 500 ale atera dira eta familietara liburuki bana banatu den arren, gehiago nahi duenak Kultur Etxean erosi ahal izango du 15 €tan. Erosterakoan izena eta telefonoa eskatuko dira, hurrengo edizioan argitaratzen diren fitxak helarazteko.

RUFINO IRAOLA: "Zaldibiko familiak"
pdf

Informazio gehiago :

GOIERRIKO IRRATIA TELEBISTA

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra Gaituta

www.iztueta.com orriak aspaldi ekin zion Zaldibiko ondare inmateriala biltzeko lanari. Horretarako herriko etxeetako informazioa jasotzeaz gain, zaldibitarren hainbat argazki webgunera igo eta bertan direnen izen-abizenak eta ematen ditu.

Manuel Etxeberria, Arretxekoa, eta urte batzuetan Zaldibian apaiz egon zenaren argazki-sail ederraz erabiltzen ari da. Hasieran zaldibitarrak izen orokorrarekin igo zituen 50en bat, orain hilabete inguru Zaldibian egindako antzerki-lanaz jasotakoak, eta orain garai batean Zaldibian " desfileak " deitzen ziren mozorro-festaz : estudianteak, eleiz-gizonak, aberatsak, sendagileak..... denetik ageri zen.

Argazkiren batean izenen bat gaizki jarrita badago edo izenik ez agertzea nahiago baduzue.... jarri harremanetan webgune honen bidez.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra Gaituta

 
 

J.I. Iztueta Fundazioak Zaldibiko familiak izeneko liburukia argitaratu berri du. Bertan herriko 80 familiei buruzko fitxak biltzen dira. Fitxa horietan etxearen historia eta inguruko paraje-izenen berri ematen da, eta baita etxean bizi diren familiaren arbasoen eta ondorengoen berri. J.I. Iztueta Kultur Elkarteak helburutzat hartu du liburuetatik ateratako datuetara baino gehiago hurbiltzea Zaldibiko familietako memoriara, familiakoengandik zuzenean jasoz informazioa. Horrekin Zaldibiko historia eta azken ehun urteetako pasadizoen berri jaso nahi izan da eta baita herri-ondare horri zabalkundea eman ere.

Hasieratik, fitxa horien bidez bildutako informazioa eta argazkiak www.iztueta.com orrira igo izan dira. Baina, Kultur Elkarteak antzeman du sarri ez zela lortzen informazio hori etxe guztietara iristea eta, paperean ere argitara emanez fitxetan jasotako datu guztiak berrikusi eta osatuta dira argitalpen honetarako.

Lan honen helburua ez da idatzizko testuetan oinarritutako historia egitea, baizik eta etxe bakoitzean familiaren historia ondoen gordetzen duen jendearekin hitz egitea, eta gure herriko azken hiru belaunaldietako bizimoduaren eraldaketaren lekukotasuna ematea, eta herritarrak bihurtzea familietako, auzoetako eta herriko historiaren eragile eta berriemaile.

Fitxa guztiok berriro argitaratuko dira www.iztueta.com orrian eta bertan txertatuko dira jasotzen goazen beste datzu batzuk ere.

Esan behar da, bestalde, Elkartearen asmoa dela liburukia osatzea, herriko etxe gehiene n informaizoa jasoz. Urte pare baten buruan beste fitxa sorta bat argitaratzea da gure helburua.

Karreaneko Kultur Etxean egingo da aurkezpena Urriaren 2an, arratsaldeko 7etan, eta bertan izango da liburua erosteko aukera.

 

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra Gaituta

Zaldibiko J.I. Iztueta Kultur Elkartea Zaldibitarrak atalean argazki berriak sartuz ari da bere webgunea berritzeko. Horien artean Gizon zuzenak lanaren antzespenaren argazkiak. Albert Camus-en Les Justes antzeslana Xalbador Garmendia zaldibitarrak itzuli zuen 1967an " Gizon zuzenak ", beraz, anteslan hau 1967-68 garai modutsuan emana izango da, ziurrenera.

Handik bi urtera Pedrolo-ren Homes i no (Gizonak eta ez, 1969) itzuli zuen Xalbador Garmendiak, eta obra hura ere Zaldibian emana izan zen Santa Fe festetan, 1970ean, ziurrenera. Orduan Oñatiko Oñatz taldea izan zen antzeslana ematen .

1960ko hamarkadan euskal antzerkia berritzen lan handiak egin ziren. JARRAI taldea izan zen ezagunena, baina euskal herrietan ere bazen taldeak.Gabriel Aresti bezala Xalbador Garmendia ere horretan ibili zen.

{gallery}antzerkia{/gallery}

 

Argazki gehiago...

Laguntzaileak:

orkli