ELBARRENA

Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta

BIANDA baserria Elbarrena auzoan kokatua dago. Bianda Lazkaomendiko baserria da. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Goiko soroa, Itxane, Beheko soroa, Itxaspi, Barruti, Nausasti, Soroluze, Artaleki, Mesere, Sastie, Etxe azpi, Erdiko soro, Soro barrena,Txara. Etxerainoko bidea 1985ean egin zieten, etxejabe egin zirenean. Lehen, eskolara jaisteko Zubiaurretik joaten ziren, eta ordu erdiko bidea zuten.

Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta

SORRON Elbarrena auzoko baserria da. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Etxagu, Etxe-azpi, Barruti txiki, Trapalleta, Txarea. Etxea 1996an berritu zuten, dena. Etxerainoko bidea 1985ean egin zieten. Aurretik bide txarra zegoenez, bai eskaileratik nola Muskildiko gurdibidetik, ama Maritxuk laguntzen zien bere seme-alabei kaminoraino jaisten.

Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta

ZALDIBARREN Elbarrena auzoko baserria da. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Estraondo, Ordeko soro, Txara punta, Arama alde, Lizarra basoa, Angunalde, Muñota baso...

Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta

EUZKITZA Elbarrena auzoko baserria da. Joan Joxe Etxezarretaren gurasoak, Etxezarreta Amundarain familia, Aramatik etorri zen Zaldibira bizi izatera, baina Euzkitzara joan aurretik, Zelearren eta Agotxanen bizi izan ziren. Hurrengo belaunaldian, 1950ean, Euzkitzako seme Joan Joxe Etxezarreta Ildefontsa Erasorekin ezkondu zen.

Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta

AGOTXANE Elbarrena auzoko etxea da. Etxearen atzeko aldetik pasatzen da Amundarain ibaia. Oinez herriko plazatik ordu erdi dago. Serapio Mujikak dioenagatik, 1865ean egin zen Ordiziatik Zaldibira bitarteko bidea.

Laguntzaileak:

orkli