BASERRIAK

OLAETA

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra Gaituta

BITOTXE Olaeta auzoko baserria da. Bere inguruko parajeen artean daude Atariko soro, Muñoa, Arrualde, Muertza-zelaia… 1930ean erosi zuten etxea hamalau mila pezetetan eta 1972an obratu zuten, sukaldea, gelak eta ukuilua berrituz. Auzorako kaminoa 1970ean egin zuten, eta baita etxerainokoa ere. Herriraino hiru ordu laurden inguruko bidea dago oinez.

Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta

IARTZETA, Olaeta auzoko baserria da. Bere inguruko baso eta soro-izenen artean ditugu Txara, Iturribarrena, Buztiñeta, Arrebaso, Itxao, Lanberri, Mutegi, Etxitura. Toki izen hauetako askok paraje horretan egin diren lanen berri ematen digute. Baserritik elizara eta lantegira ordu erdiko bidea da, eta etxearen jabe egin ziren 1935ean, hemezortzi mila pezeta ordainduta.

Laguntzaileak:

orkli