KALE ETXEAK

Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 

ZUBELDIA ARANBURU familia

danak bat
Liburuko fitxa jaitsi 
 pdf
 

DANAK BAT kale-etxea da. Herrian bertan dago, udaletxe eta elizatik oso gertu; Amundarain errekaren ertzean.

Inguruko langile eta ofizialak maisu zirela, eta aita- semeak peontzan, altxatu zuten etxea, 1972an. Horretarako, Fabrika Handian lanean ari ziren semeek ere etxea egin ahal izateko baimena hartu zuten eta seme-alabekin batera denak elkarrekin bizitzeko moduko etxea egin zuten, aurrean baratzea zuela. Familiak egin etxea eta familiak erabaki zuen izena: Danak bat.

Gaintzako Inazio Zubeldia, Elosegi baserrikoa, eta Karmen Aranburu, bera ere gaintzatarrra eta Eizmendi baserriko alaba, 1947an ezkondu ziren Gaintzan. Otordua Eizmendi baserriko ganbaran egin zuten eta ezkontza-bidaian Iruñea eta Zaragoza bisitatu zituzten. Inazio eta Karmen Zaldibin jarri ziren bizi izaten, Olano etxean.

Umetan, Inazio eta Karmen Gaintzako eskolan ikasiak ziren. Karmenek hamarren bat minutu zituen baserritik eskolara eta Inaziok, berriz, hiru ordu laurden. Osabak hamaika urterekin eraman zuen Karmen Donostiara neskame, eta han lau edo bost ume zaintzen omen zituen. Donostiako familia hartan urtebete egin zuen, etxera etorri, eta berriz itzuli zen Donostiara. Baina handik berriz etxera ekarri zuten etxeko lanak egitera. Inazio, berriz, bederatzi urterekin eraman zuten morroi beste baserri batera.

Inaziok 1945etik aurrera Fabrika Handian egin zuen lana, eta bertara bizikletan joan ohi zen. Amak baserriko lanei jarraitzen zien. Hiru behi, bost txerri eta untxiak eta oiloak gobernatzen zituen eta baratzean denetik egiten zuen. Ordiziako feriara ere eramaten zituen arrautzak. Baserritik Zaldibiraino hogei minutuko bidea zuen oinez.

Inaziok eta Karmenek bost seme-alaba izan zituzten: Joan Enrike, Luix Mari, Maria Jexux, Miel Mari eta Joxe Joakin. Zaldibin bizi dira denak.

Ama Karmen bixkor-bixkor dabil oraindik, ehun urteren mugan.

Informazio emailea: Maria Jexux Zubeldia

 

 

DANAK BAT

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Laguntzaileak:

orkli