Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 

 IRASTORTZA ARRUABARRENA familia

Etxearen arrastoa

idatzietan

Goiko Bikatxe ageri da idatzietan XVIII. mendean behintzat. Juan Inazio Iztuetaren aitak 500 dukat (ez diru gutxi garai hartarako) eskatu behar izan zituen, eta horretarako bere etxea (Iztuetarena) eta bere lur sailak jarri zituen berme gisara. Eta etxea eta lurrak kokatzerakoan aipatzen zuen “sita en la villa de Zaldivia entre la Vicarial y la de Eloseguinea, propia mia edificada por mi mismo”…
Liburuko fitxa jaitsi
pdf
 

GOIKO BIKATXE kale-etxea da, Goikokalen kokatua.

Pasadizoa
Elurra zetorrela
Mendian dozena erdi bat behor edo ba omen zituzten
eta halako batean, elurra zetorrela eta, joan dira mendira behorren bila anaia Felix, Auntxitako Benito Iruin eta Olaldeko Matias Garmendia. Harrapatu
ditu ekaitzak eta, mendi bide haiek ondo ezagutzen bazituzten ere, estuasun ederra pasata juxtu-juxtu iritsi omen ziren etxera.
 

Joxe Irastortza eta Maria Arruabarrena 1943an ezkondu ziren. Joxe Iortza baserrikoa zen eta Maria, berriz, Arruarte baserrikoa.

Joxe ezkontzerako hasia zen Fabrika Handian lanean, eta bizikletan joaten zen lanera. Fabrikan hasi zen lanean, baina gero bertako ekonomatoan aritu zen urte askoan, harakin gisara.

Joxe eta Maria Goiko Bikatxen bizi izaten jarri zirenean, lur handiak zeuzkan etxeak ingurunean, tartean Apatxeko gaztiñerie. Lur haietan artoa, babarruna, barazkiak... egiten zituzten, eta bazituzten, gainera, txerria, untxiak eta oiloak ere. Mariak etxeko jira guzti hori egiteaz gain, josi ere egiten zuen.

Etxea elizarena zenez, errenta bikarioari ordaintzen zioten eta baita urteko arkumea eta zenbait barazki eman ere.

Behor batzuk ere izan zituzten beste batzuekin batera, eta sarri joaten ziren mendira aziendak gobernatzera.

Bost seme-alaba izan zituzten: Patxi, Maria Felisa, Maria Dolores, Miel Mari eta Joxe Ramon. Lan asko egin behar zen bizimodua aurrera ateratzeko. Fabrikako lanaz gain, etxeko txerriak, oiloak, untxiak eta akuriak gobernatu behar izaten ziren. Maria Ordiziako azokara ere joaten zen baratzeko jeneroa saltzera, batez ere marrubiak. Marrubi garaian hogeitaka kilo eramaten zituzten Goierriko jatetxeetara, Castillo (Beasainen), Martinez (Ordizian), Mielmañe eta Zubiondo (Zaldibin), eta baita Tolosara ere Bikutz eta Politenara.

Untxiak ere asko saltzen zituzten, batez ere etxetik, zaldibitarrei.

Ama Mariak Maria Dolores eta Maria Felisa alabekin batera josi egiten zuen, eta jostundegia zuten etxean. Alabak ezkondu arte etxean aritu ziren jostun, eta gero Tolosan jarraitu zuten. Zaldibiko eta inguruko herrikoentzako soineko eta trajeak egiten zituzten, bai gazte bai helduentzat, eta oso jostun on eta arrakastatsuak ziren.


GOIKO BIKARIOETXE

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Laguntzaileak:

orkli