Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 
agarre berri

IRUIN MENDIZABAL  familia

 

 

agarre berri

Baserriaren arrastoa idatzietan

Urreta auzoan Agirre etxe bat baino gehiago dira, eta Urretak ere bat baino gehiago ageri dira, 1783an dokumentatuan, Aralar eta Enerioko sailak medio sortutako auzian Joseph Angel de Agirianori emandako boterea emateko egindako bileran ordezkatuen artean. Agirre Urretatik hiru
ordezkari agertu ziren, bertan hiru etxebizitza izan zitezkeen seinale.

Liburuko fitxa jaitsi

pdf

 

ARRE BERRI Saturdi auzoko baserria da. Inguruko paraje eta soro izenen artean daude Atai, Etxeburu-goiko, Luberri, Izpitarte, Baratzondo bekoa, Bordate, Mitxela, Txakalato, Elizbaso.

Etxe jabe dira, aitonak erosi baitzuen. Etxea oso zaharra zenez, 1965 inguruan erabaki zen berria egitea, eta horregatik eman zioten Arre berri izena.

Auzorako bidea eta etxerainokoa 1955ekoa da. Etxetik ordu erdia behar zuten laneraino. Eskolara joateko auzo guztikoek bidea elkarrekin egiten zuten.

Xebastian Iruin eta Joxepa Antonia Mendizabal 1939an ezkondu ziren Arantzazun. Otordua Oñatin egin zuten familiakoekin, eta auzokoekin Zaldibin. Xebastian Saturdi baserriko semea zen, eta ezkondu zirenean ama eta bi anai-arreba bizi ziren bertan.

Lau seme-alaba izan zituzten: Joanita, Antonio, Mari Karmen eta Luix.

Beraien seme Antonio Iruin 1970ean ezkondu zen Mari Tere Garmendia, Itsasondoko alabarekin. Artean aita-amak eta bi anai-arreba bizi ziren etxean. Itsasondon ezkondu eta Ataungo Bittorrenean egin zuten otordua, eta eztai-bidaian Iruñea, Zaragoza, Bartzelona, Balentzia eta Benidorm pasa zituzten.

1955etik aurrera Mari Karmen, alaba, Beasaingo Indar fabrikan hasi zen lanean. Egunero joan-etorrian ez ibiltzeagatik izebarekin geratzen zen Beasainen. Antonio, berriz, 1957an hasi zen Agustin Irazustabarrenarekin obran lanean.

Ezkondu arte artzain ibili zen Antonio. Gazteluko Ausokoin egoten zen, neguan etxe inguruan, eta Gabirin ere egoten zen.

Bazituzten zortzi behi, txekorrak, behorrak eta lau txerri. Baratzea etxerako egiten zuten eta Ordiziara eramaten zituzten saltzera oilaskoak, arrautzak eta untxiak.

Bi seme-alaba izan dituzte: Edurne eta Andoni.

Informazio emailea: Antonio Iruin


 

 

AGARRE BERRI, airetik ikusia

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Laguntzaileak:

orkli