Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra Gaituta
 
 CURSO DE EUSKERA

Zaldibi'ko seme, Juan Inazio Iztueta’ren bizitza nolakoa zan ikasi ondoren, bi xeetasun (detalle) nabarmentzen dira bere nortasunari buruz. Batetik, kolore ugariz printzatutako gizona  zala , ta bestetik kontrastez betea dagola bere bizitza osoa, Ara:

A.- EZ JAKINA ta IKASIA .
Iztueta’k  berak—bere burua apalegi jarriaz, noski---“ Guipuzcoaco Condaira’ren itzaurrean dionez:…” lanbide andi oni ekiteko irurogeitaemezortzi  urte bizkarrean dauzkadala  gizon lego, eskolatu begeko, jakin –ez bat…” zan , baña , gure musika ta dantzaetan bezelaxe, Gipuzkoa’ko kondairaren berri euskaraz  ematen ere orduarte iñork egin ez zituen lan bereziak eskeñi zizkion bere erriari.

B.-  ESPETXERATUA ta ESPETXEKO ZUZENDARI.

Logroño'ko expetxean (kartzelan) sei urte egin bearra izan zuen. Iztueta'k ba-zuen etsai kozkor bat, Luis Usoz y Ríos , eta arek zionez, Iztueta —bere anayarekin batera—, bide-lapurra (salteador de caminos) zalako izan omen zan  espetxeratua. Geroago, Do- nostia’ra bizitzera aldatu ta ango espetxeko zuzendari izan zan.

C.-  BEARTSU  ta ABERATS

Zaldibi'n  bere gurasoen etxean, urteetan, oso lan apala egiñaz bizi izan zan: ka-pagintzan, amantar-sokak eta era ortako landibeetan. Donosti’n, 1824’an errikoetxeko
zerga-biltzalle (recaudador de impuestos) bezela irabazpide txikia zuen. Eta alare, garai
artantxe berean, gutxienez Donosti'ko bi etxeen jabe omen zan.

D.- BI ALDIZ EZKONDUA ala IRU ALDIZ. Iñork ez daki KONTXESI bere bigarren emaztea izan zan ala irugarrena. Concepcion Bengoetxea, “Kontxesi” ori ere, Logroño'ko espetxean zegoen Iztueta'ren garai berean giltzapetua, eta antxe egin ziran biak adiskide. “KONT'XESIRI” izeneko olerki ezaguna, gero bere emazte izango zanari eskeñitakoa, Logroño'ko espetxe ortan idatzi  zuen.

Iztueta'ren egoera ezberdin eta nastuak ikusirik, ez al da benetan arrigarria bere bizitza gaitz ortan ain egoki moldatu izatia? Noski, ba-dakigu oso itz-leguna zala Iztueta, ta gañera, izengoitia (sobre nombre) “TXURI” zeukala.

Gipuzkoa'ren maitale sutsua izan zan. “AMA GIPUZKOA” deitzen zion beti. Beste aldetik, euskera biotzeraño sartua zeukan. Auxe dio bere “Guipuzcoaco Condaira'n”: “Fueroak bere oñean irozotzeko (para  a sostener) kirtenik irme-ena eta euskarririk seguruena da Euskerazko  izkuntzari ondo kontu egitea...” “ Euskera ill ezkero. Fueroak ez dira biziko; baña, Euskera bizi ba-da, Fueroak piztuko dira.”

Dantzari trebe ta yayoa izan zan ,eta garai artan Gipuzkoa’n ezagutzen ziran dantzaen doñu , itzak eta dantza-urratsak (pasos) xeetasun argiz eman zituen. Gañera, dantzari taldeak ere gertutzen zituen, eta bere “eskola” sotruaz, iraunpena eman zien gure dantza eder ayei.

Bere lanik aipagarrienak:  “ Guipuzcoaco Dantza Gogoangarrien Condaira edo Historia”
ta “ Guipuzcoaco Provinciaren Condaira edo Hitoria”

Ondoren datorren idazlana Iztueta'ren  “Gipuzcoaco  Condaira'tik”  artutako zatia da,.

Zezen joko arrigarri  bat Amezketa'ko plazan


Baso aberekiko indar-leyetan ere, gañ-gañekoak dira Gipuzkoatarrak. Amezketa'ko plazan, San Bartolome arratsalde batean, Erri-zezena jokatzen zebillela, zukean  Ataun'go etxejaun Arzelus deitzen zitzayonak, ezen, beraren errian ba-zala emeortzi urte bete bageko mutila , plazan zebillen zezen ari adarretatik itsatsirik buruaz lurra  jo-erazoko ziona.

Erronka andi au zezen-jabearen belarrietara iritsi zanean, eman omen zion arpegi Arzelus jaunari, ta biak  gizon prestu gisa  omen zuten apustua  bostna onza urre bigaramun arratsaldean,  plaza berean,  zezen arekin Arzelus'ek ifintzen zeban mutilak jokateko.

Ordurako ba-zuteean Arzelus jaunak entzutera, ba-zala beraren errian mutila, Amilleta deitzen zayon etxe batean, basa-beyak ankatik eldu ta ardia bezela gelditurik, eznea edan oi ziena, nai zeban guztian; baita ere, bestek ezin atzeman zituen sasibei ta idisko izuak, adarretatik oratu ta menderatu oi zituela.

Uste oso onetan apustua egin zeban bezaala, bertatik joan zatekean gabaz Amilleta'ra, mutilaren eske: eta beraren gurasoak esan omen zioten, ezik, etzala gabaz etxeratzen, neguko elurte andietan baizik; eta onela etzeban txabolarik eta etzanleku jakinik ere, alper-alperrik irteten zalaa beraren billa, alik eta eguna argitu artean.

Atera omen ziran,  bada, goiz-alderontz mutilaren eske, beraren aita, anaya bat, eta Arzelus jauna. Oen ojuetara agertu omen zan, noiz baiten ere, baso illun batetik, baña ikusi zebanean Arzelus gizon arrotza, onen ondora ez omen zeban alderatu nai iñolako moduz ere. Geroenean ere, aitak eta anayak ondo esanaren bidez limurtu omen zuten ekartea berentarontz, zer esan nai zioten aditzera; eta entzun zebanean Erri-zezen bat bear zebala menderatu Amezketa'ko plazan, pozkidaturik, jarri zatekean gogoz joatea; zeñari atsegintasun geyagorako, , Arzelus'ek eskeñi omen zion, mendi artan zebillen beirik oberena erosirik emango ziola beretzako, baldin apustua irabazten ba-zeban.

Mutil gazte au guztiz omen zan ederra ta galanta, eta orduraño plaza inguruko lagun artetara beñere jatxi bagekoa. Beragatik jantzi modu onekorik ez omen zitzayon arkitzen, toki agiriko batera aurkeztutzeko, eta denporarik nola etzegoen berriak egiteko, alabearrez, Lazkau'n omen zegoen egun  aetan Bikario gizon lodi andiren bat; eta onen alkondara ta frakakin abarka mantarrak jantzi, eta beste soñekorik bage joan omen zan  Amezketa’ko plazara, apustua jokatzera.

Arzelus'ek eta zezen -jabeak  jokurako bost onza urreak bertako Alkate jaunaren eskuetan ifinirik, izendatu ere omen zituzten itzal andiko gizon eldu biña, despitarik iza-
ten ba-zan erabakitzalle.

Oiturazko argibide oek guztiak bear bezala zuzendutakoan, atera omen zituzten zezena ta mutila plazara: hura, okullan akulluarekin ziritatuaz, arras aserra-erazorik; eta au, jaten ondo eta edaten bere moduan emanik, alaitu ta pizkorturik txit.

Mutil au jayotzetik omen zan  itz egiten tatalea, eta zezenari ots-egiten omen zion
plazaren goen-aldetxotik: “Atol, atol” .

Begira zeudenetako askok esaten omen zuten: “Ai, aun mutilaren guri, mardul, eder, galanta! Negargarria da txit,  zezen likits orren adarretan beraren gorputz liraña ikusi bearra !”

Zezena omen zebillen plazan bazter batetik bestera jira ta bira, eta beti ere beregana alderatuaz, deitzen ziolarik bere izkera tatalean guztiz gogoz eta txit sarriro: “Atol onala, atol”.

Noizbait bear eta alakorik batean, zezena aserraturik arrabia bizian omen zijoakion erasotzera, eta kolpea emateko burua makurtzearekin batean, oratu omen zion adar bietatik irmeki. Lenengo abantadan zezenak altxatu omen zeban gora mutila, bañan onek, beera jatxitzean onak lurrean ifiñi  bezin prest, lepoa biurturik jo-erazo omen zion buruaz lurra, bein alde batera, eta gero bestera; eta lurrera botarik azpiratua zeukalakala, galdetzen omen zeban bere tatalean: “Ein bealiot geyo?” Esango ba-zukean bezala: “Egin bear diot geyago?”

Bereala lau erabakitzalleak plaza guztiarekin batean  eman omen zioten apustua irabazitzat, legez ta bidez, Ataun'go Amilleta'ko mutil emezortzi urte bete bagekoari. Apustu gogoangarri au jokatzen Amezketa'ko plazan ikusi izan zuten gizon zarretako askori, nere gazte denporan entzun izan nioten gertakari au, emen ezarri dedan modu berperean. Izendatu dedan mutil Ataun'go au, geroztik izan omen zan toreatzallerik oberenatakoa; zeña laurogei ta geyago urterekin ill zatekean ni jayo ezkeroztik.

JUAN OÑATIVIA

Laguntzaileak:

orkli