Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 
 
 
EUSKAL DANTZA BILTZARRA 
Taldeen adierazpena alde batera utzi eta jo dezagun euskal dantzen federakuntza honetara: Biarritzen sortu zen, gero Musikako Udal Kontserbatorioan, Victor Pradera kalean, 39 zenbakian eta gaur egun Eustasio Amilibia, 12 1D-en dauka egoitza.

Txistu eta Herritar Dantzen Akademiak 1928. urtean Donostian hainbesteko garrantzia izan zuen herri dantzen eta Gipuzkoako folkloroaren bilakaeran, Iztuetaren dantzak egunera jartzeko, ez zen nolanahiko hasiera izan, desagertzen ari baitziren. Gauza berbera esan dezakegu Federakuntza honetaz, balio kultural handiko agerraldi herrikoiak zuzentzen ditu eta.

Penagarria da gipuzkoar askok erakunde hau ez ezagutzea, ezta bere izatea eta kultur ekintzen proprama ere, euskal arimaren aztarna bizia izanik, euskal kulturaren aldi garrantzitsuenetan parte hartzen duelarik. Eta honek bere lehenengo urteen historia labur bat merezi du.

Euskal Dantzen Biltzarraren Historia
Dantzarien Elkartea eta Euskal Dantzen Federakuntza

Orain del hirurogei urte, eman ziren Euskal Herriko Dantzarien Biltzarra sortzeko lehen pausoak, Euskal Herri osoko jendeak parte hartuz. Dantzari aldizkariaren lehenengo zenbakia 1966. urtean argitaratu zen.

Hiru urtez, Xabier Gereñok lan izugarria egin zuen. Bilboko San Anton elizan, delegazio guztien bilera bat izan zen eta han, aldizkaria Gipuzkoak argitaratuko zuela erabaki zen. Garbi dago zer nahi zen: dantzen kontserbatorio eta euskal folklorearen zabalpena, eta dantzena bereziki. 1969.eko ekainaren l9an Donostian honela eratu zen, eta urte horretan azaroaren 29an Gobernuko Ministeritzak Madrilen onetsi zuen (Dirección General de Política Interior y Asistente Social).

Bere estatutuak 42 artikuluetan laburbilduta daude, eta bertan beraren xedea, gizarte eginkizun nagusiak, Real Sociedad  Vascongada de Amigos del Pais-eko Patronatoaren harrera, egoitza, bazkideen eskubide eta betebeharrak e.a. agertzen dira.

Hainbat izen aipatu eta erabaki bat hartu ondoren, Delegazio honen EDEko Lehendakaritza J.M. Arozamena Jaunari eskeini zitzaion. Lehendakariordekoa J. Olaizola jauna izendatu zuen lehenengo helburu bakar batekin: Federazio honen estatutuak onartzea.

J. Olaizola izan zen idazketa arazoen arduraduna eta J.M. Arozamena jauna legalizioaren arduradun nagusia. Arozamena jaunak egindako gestioren arabera, Zuzendaritza hau lortu zen:

Lehendakaria: Jesus Arozamena.
Lehendakari Ordea: Imanol Olaizola.
Idazkaria: Javier Aranburu.
Idazkari Teknikoa: Iñaki Beobide.
Diruzaina: Juan Antonio Urbeltz.
Bokalak: M. Elena Arizmendi, Antonio Valverde,
Francisco Escudero, Gaizka Barandiaran.

1969. urtearen hasieran aukeratu berria zen Zuzendaritzak bi lan nagusi zituen: Estatutuak idaztea eta bere baieztapenerako eskakizun eta gestioak egitea. Eta honela egin ziren.

1970.eko abuztuaren 30 eta 31 an Zarautzen egin zen bilera eta Dantzari Eguna. Era berean, Eibar, Gasteiz eta Lekarozen egindako bilerak eta Gasteiz, Donostia eta Donibane Lohitzunen ospatutako Dantzari Eguna.

Pujanari egindako omenaldia, Giozaldiren ekintzak, 1967. urtean Zaldibian, bigarren mendeurrena zela, egindako omenaldia eta euskal folkloreari eman zitzaion bultzakada kontutan izaten baditugu, ikus dezakegu giro honetatik sortu zela Federakuntza.

1971.eko irailaren 7an Eibarren ospatutako bilerari buruz, Arozamena hil zenez Lehendakari Imanol Olaizola izendatu zuten eta Lehendakariorde Javier Aranburu jauna. 1970. urtearen erdialdean, proiektu bat aurkeztu zitzaion Gipuzkoako Diputazioari, lehen Eskolarteko Dantza Jaialdia sortzeko.

Ekintza honek garrantzi handia du Gipuzkoako dantzen hedapenean. Ordutik etengabe goraka doa Jaialdi hau da  sekulako erantzun ona izan dugu, zenbakitan 8000ren bat haurrei gure dantzak erakutsi zizkielarik.

Diputazio, Udaletxe eta batez ere Eusko Jaurlaritzari eskertu behar zaio emandako laguntza. Ez luzatzeagatik utz dezagun egin diren beste lan batzuk. Zenbat bilera arriskuan!, dantzen ikerkuntza eta jasokuntza hiru diskotan argitaratu da, filmatu, adibidez, Oñatiko Korpus eguneko dantzak.

Dantzariak aldizkariaz oroitu behar dugu. Hau baita gure arteko komunikabidea.

Bere argitalpena "puntuala" da. 50 zenbaki atera ditu sortu zenetik. Euskal Dantzarien Biltzarrak gaur osatzen du 21.000 dantzaritako taldea. Hemen eskerrak eman behar diogu Asier Egaña Santa Mariari. Beti lanean, Eustasio Amilibia 12, 1D-n, astearte guztietan arratsaldean biltzen dira Federazioko zuzendariak.

Ikus ditzagun orain dantzari talde batzuk.

Laguntzaileak:

orkli