Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra Gaituta
 
   
 ZALDIBIA IZTUETAREN GARAIAN

Zaldiviaco Erri labur ta medarrean (ceña dan nere jaiotoquia) arquitzen dira eun ta amalau eche. Oetatic lauroguei ta amasei, necazaritza darabiltenac, eta beste emezortziac dira, plaza-eche lurric ez darabiltenac eta baso baguecoac; ceintzubetan bici diran milla ta irureun arima bezalatsu; eta oec ba-darabiltzate mendian eun artaldetan, amar milla ardi, eta bi milla bildots urte betenacoac, guichi gora bera. Artalde bacocha contatzen da comunquiró eun ardi eta oguei bildots urte betecoaquin. Samalda oetaco bacochac urteric gueienetan izango ditu lauroguei ardi umeguitecoac, beste ogueiac lagatzen diralaric antzu eta illurtu guertatzen direamentzaco. Lauroguei arcume jaiotberrietatic, oguei ta amar bezalatsu utzico ditu Artzainac aurreraco acitzen, leneco oñean artaldea irozo dedin, eta osterontzeco berroguei ta amarrac guelditzen zaiozca berritan saltzeco. Udaco bost illa bete-etan eguingo ditu Artzain bacochac bere artealdeac ematen dion esnearequin berroguei ta amar arroba gazta bezalatsu. Bi mochaldietan amairu arroba ille gauza guichi gora bera quenduco ere diozca. Gazta eguiten daben dempora guztian gauzarequin bazcatuco ditu guriro bost edo sei cerricume beren amarequin. Uda-azquenean amar bat ardi zar izango ditu suiltzeco, urtunder beneco oñean urigazteaquin orniduric lagatzen dabela.

Aguertaratu det, bada, garbiro artalde bacochac cembat etequin, cer nolacoac ematen dituen; eta icusi ere bear degu Erri chiqui onetaco eun artaldeen obariac pilla batera batu, eta noraño igotzen dabeen.

Bost milla arcume berritan saltzecoetatic ez bearren baten bidez, artalde bacochean lau galtzea guertatzen dala ere, guelditzen dira lau mila ta sei eun, eta oec bataz beste seina erreal eguiten dutela dacarte oguei ta zazpi milla eta sei eun erreal...............................27.600

Bost milla arroba gazta-etatic artzai bacochari bi arroba uzten zaiozcala bere galdu-gorde-etaraco, guelditzen dira lau milla ta zortzi eun arroba; eta oec arroba oguei ta bost errealen balioan dacarte eun ta oguei milla erreal
 
……………………………….........120.000

Milla ta irureun arroba illeac bacocha oguei ta emezortzi errealean balio dute berrogeui ta bederatzi milla eta laureun erreal ..................................49.400

Cerri samalda bacochac gazurarequin bazcatzen dan demporan ematen daben irabacia da amar ducat bezalatsu bataz beste, eta guztien valioa dator amaica milla erreal.........………..............11.000

Milla ardi zarrac bacocha oguei errealean oguei milla erreal .............20.000

Igaburutzen dute errealac …………………………………………….... 228.000
 
  Eskubitara konpiteri

Guztiac batera joric, igotzen dira berreun, ogueita zortzi milla errealetaraño; ceña dan Zaldiviaco escu artaldeac urte oro ematen dituzten etequiñen valioa. Ardi aberearen barri daquiten guztiac ezagutuco dute garbiro, ifinia dagoela apaiñgarri bague, eta ez daquitenac ere icasi dezaten, nai izan det ezarri cearo lambide au, ceñari arquitzen dio  dan beste obari bat ere aipatzea mereci dabena. Bañan ¿nor da gai bear bezala erabaquitzeco cembaterañocoac diraden eun artalde oec eguindaco cimaurtza andiaren bidez Zaldiviaco buztin lur gozacaitzac ematen dituzten ondasunac? Erri onetaco artzaiac eta artzain ez diranac ere chit guichi izango dira, asto ta zaldi chiquicho bana edo biña ez dauzcatenac, menditic alcheria ecarteco; eta baldin onequin ezbalituzteque ongarrituco bertaco lur elcor gogorrac, ez litzaque artuco biltzen dan laborearen lau-garren zatia ere. (....)

Zaldivia-co mendietan badira arrobi mueta-anitz. Ernaitzaga esaten zaion baserri-echearen ondoan dago bat arri areatsuarequicoa, bañan garbitzen neque andicoa, aspaldico urteetan luricara andiac gañera erori izan zaiozcalaco. Gaintzola deitzen dan toquian arquitzen da arrobi bat, pizarri piña guztiz ugarri ematen dabena ateratzeco neque bague. Albitzeta mendian beste bat, carezco arri ederra iori quentzen zaiona. Zuazolarequin Zubietaco Errota inguru guztia da arri urdiñetaraco lasai bigun gozandetsuz josia; ceña atera ta landu eguiten dan care arria baino errazago ascoz ere, biac colorez alcar idurin arren. Arbela eta arroca ere badira mendi oetan. Gauza arrigarria da, Erri onen mendiac arrizjosiac diralaric, plaza inguruan ain guichi arquitzea.