Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 

   

GARMENDIA GARMENDIA familia

Baserriaren arrastoa

idatzietan

Zaldivibarrena agertzen da 1783-12-17an, Francisco Antonio de Echaveren aurrean, Enerio eta Aralarko sailen erabileraz bitartekari bati emandako botere-emaileen artean. Aipatzen denagatik lagun bat agertu zen bilerara.

Liburuko fitxa jaitsi

 pdf
Pasadizoak 

Ezkontza otordua

Ezkontza otordurako txekorra hil omen zuten. Gerra ondoren hartan ez omen zuten txekorra hiltzen uzten, baina hil beharra izan zutenean, esan omen zuten txekorra erremolatxarekin itota hil zela, eta halaxe konpondu omen zuten auzia.

Amonaren eraztuna

Zaldibarrengo amona, Josefa Mariren ama, Aistrangonen arituko zen gizonarekin itzulan, eta ezkontza-eraztuna galdu omen zuen. Bila saiatuko ziren gogotik, baina ez omen zuten aurkitu, eta handik bospasei urtera berriz itzulan ari zirela aurkitu omen zuen Josefa Marik eraztun hura, eta oraindik erabiltzen omen dute bere alabek.

Informazio emailea: Inazio Garmendia

 
 

ZALDIBARREN Elbarrena auzoko baserria da. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Iturrialde, Etxaburu, Burdindadi, Arangoiti, Soro haundi, Txaragaiñe. Bertakoek diotenagatik, bere izena Zaldibiko azken etxea izatetik dator.

Baserri eta errepidearen artean Amundarain ibaia pasatzen da. Oinez herriko plazatik ordu erdira dago eta, Ordiziara lanera, ordu laurden edo hogeiren bat minutu behar zuten, bizikletaz. Serapio Mujikak dioenagatik, 1865ean egin zen Ordiziatik Zaldibira bitarteko bidea, baina herriko bidetik etxerainoko berrehun metroak 1968an egin zituzten.

Etxejabe dira Zaldibarrengoak 1850az geroztik. Oraingoen birraitona zen Gregorio Garmendiak erosi omen zion Zabala “bizkondeari” etxea, honek, aurretik, Lizarralde familia bertatik bidali ondoren. Baserria erosi aurretik Euzkitza baserrian bizi omen zen familia. Zaldibarrenen hiru etxebizitza dira eta “bizkondeak” berak egin omen zuen txotx nor non bizitzen jarri erabakitzeko.

Baserria 1936tik 1938ra bitartean konpondu omen zuten eta orduan aurreko aldeko habe artea erantsi omen zioten.

Baserrian bazituzten animaliak eta bertan egiten zituzten artoa, babarruna, patata, sagardoa... gero Ordizian saltzeko. Gaztaina eta sagarra ere saltzen zuten. Baserriko lanez gain, osaba-izebek fabrikan egiten zuten lan 1960tik aurrera.

Josefa Mª Garmendia Aistrangone baserrikoa eta Joan Garmendia Zaldibarrengoa 1941ean ezkondu omen ziren Zaldibin eta otordua etxean egin omen zuten. Madrileraino iritsi omen ziren ezkontza-bidaian, anaia jesuita zutelako han. Zortzi seme-alaba izan zituzten: Inazio, Angelita, Pedro Mari, Maria Dolores, Antonio, Joxe Mari, Maria Gloria eta Joxe Ramon.

 

 

 

ZALDIBARRENA, airetik ikusia

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Laguntzaileak:

orkli