Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 
ernaitza

urtsu erreka

 MURUA MIMENDIA Familia

ernaitza

Informazio emailea: Gregorio Murua

Liburuko fitxa jaitsi

pdf

 

ERNAITZA Urtsu-Erreka auzoan dago. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Luberri, Muttegi, Abalo, Ilarrai, Malkarra. Bertakoek diotenagatik baserria Ernaitzabehekoa zen. Lehen goian zegoen baserriaren izena baitzen Ernaitza, baina hura galtzean baserri honek hartu zuen haren izena.

Auzoko bidea 1935ean egin zen, eta etxerainokoa 1985ean. Elizara bidea ordu erdikoa da eta lanera bidea (Bilorerainokoa ) ere hala moduz.

1933an ezkondu zen Esteban Murua, Abaltzisketako Arrupeko Brigida Mimendiarekin. Larraitzen ezkondu ziren eta batera egin zuten ezkontza ospakizuna Joana Muruak eta Urtaneko Miel Antoniok. 1943an hil zen Brigida. Hura hiltzean neskame gaztea etorri zen Ataungo Amuñain Goikotik, Jexuxa Arratibel, eta handik bi urtera ezkondu ziren Esteban eta Jexuxa. Ezkondu zirenean baserrian bizi ziren artean, etxeko aita-amak, eta elkarrekin egin zituzten hamar urte.

Ernaitzan etxejabe dira 1930etik aurrera eta 1940- 50eko hamarkadan ukuilua eta bainu-gela berritu zituzten.

Bost-sei behi izaten zituzten eta berrehun buruko artaldea. Etxean egiten zuten artoa, patata eta babarruna eta ferian saldu gazta, arkume eta txekorrak. Ordizian baino gehixeago egiteko esperantzarekin Tolosara joaten zen feriara Esteban, mandoaren zestoetan hamar arkume hartuta. Joateko lau-bost orduko bidea eta etortzeko beste hainbeste. Hala ere, Ordiziara ere joaten ziren feriara, hamar-hogei arkume mandoan hartuta. Bi orduko bidea zen. Noski arratsalderako berriz mendira igotzen ziren, astea pasatzeko jangaiak hartuta (ogi, eltzeko eta guzti). Baserriko bizimodua eta artzaintza, biak eramaten zituzten.

Aralarren Goskintxuko saroian egoten ziren uda partean (apirilaren erditik San Martinak arte). Egunero behar zuten ura ekartzeko (bi marmita, hemezortzi litrokoak) ordu erdiko bidea egin ohi zuten, aldapan gora. Mendiko udaberriko eta udako egunak oso okupatuak ziren, lan handikoak. Egunsentian hasten ziren lanean, goizeko bostak aldera. Jaiki, sua piztu eta neskamean eltzea jarri urarekin berotzeko, ardiak jetzi (bi orduz), gosaldu (txorixoa, urdaia edo arrautza kafearekin), gazta egin (lau-bost gazta), baratzeko lanak egin, bazkaldu (eltzekoa: baba, lenteja, babarruna…) siesta egin ordu betez, ardiak ekarri, jetzi, gaztak egin eta lotara, gaueko hamaiketarako edo. Bizimodurik gogorrena ardiek umeak egiten zituztenean, gauean jaiki egin behar izaten baitzuten bi edo hiru aldiz. Udazkenean etorri ohi ziren unerik goxoenak, inguruko artzainak elkartzen ziren eta otorduak ere egiten zituzten.

Neguan Santamañan eta Beizaman egoten ziren. Oso giro ederrean, etxekoak balira bezala. Bertan egoten ziren martxora bitarte.

 

 

ERNAITZA,airetik ikusi

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Laguntzaileak:

orkli