Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra Gaituta
 

   

ARRUABARRENA UBEGUN familia

Baserriaren arrastoa idatzietan

Koai Cobaegui izenez agertzen da 1783ko abenduaren 17an, Aralar eta Enerioko basoen ustiaketaz aritzeko ahalagiria sinatu zuten baserrien artean. Bi ordezkarirekin agertzen da, agian, bi etxebizitza ziren garai hartan.

Liburuko fitxa jaitsi
pdf
 

KOAI Aiestaran Erreka auzoko baserria da. Arkakako bidearen gain aldean ikusten dena, Errekarte parajean. Bertakoek diotenagatik, Kobaegi izena, bertan diren kobengatik omen dator, eta hain zuzen ere, behean kobazuloa dagoelako.

Pasadizoak 

Ibiltari nekagaitzak

Ibiltari nekagaitzak ziren eta, 1948an, Martinek Koaitik behorra hartu eta gelditu gabe egin omen zuen Oiartzunerainoko bidea. Beste urte batean, sei artzain elkarturik, Oiartzunetik Irunera eraman zituzten ardiak eta kaballeriak eta handik, trenean, Ordiziara.

Informazio emailea: Martin Arruabarrena

 

Bere inguruko soro, zelai eta basoen izenean artean daude: Sorogune, Atai soro, Etxe azpi, Aitzalde, Erleta

azpi, Mutotxulo, Gaztinatxo, Beko soro, Koba azpi, Ertxiri, Elureta, Koango zelai...

Herritik urrunen dagoen baserrietakoa izango da. Elizara ordubeteko bidea bada. Eta bertarainoko bidea ez zuten 1985era bitarte eraiki.

Etxejabe izan dira beti. Dirudienez, etxea egiteko materiala Ataundik ekarri zuten, zaldiz, hiru zaldi bata besteari lotuta. 1943an egin zituzten ganadu askak eta etxea zarpeatzea, eta 1965ean berriz, sukaldea eta bainugela.

1927an ezkondu ziren Zaldibin Juan Bautista Arruabarrena eta Joakina Etxabe. Joakina Konporta baserrikoa zen.

1963an Martin Arruabarrena eta Joakina Ubegun Oiartzungoa ezkondu ziren. Guadalupen ezkondu, Irunen bazkaria egin eta bidaia Burgosera egin zuten. Etxera ezkondu zirenean, artean, aita-amak eta bi anaia-arreba ziren bertan.

Baserriko bizimoduan ganadua garrantzizkoa zen. Ardi, behi eta idiak izan zituzten. Ardiak ehun eta hirurogeiren bat buru, behiak sei eta idi parea. Gainera, artoa, garia, babarruna eta patata ere egiten zuten. Ordiziako ferian saltzen zuten jeneroa. Bi orduko bidea zegoen Koaitik Ordiziara, eta mandoan gauzak hartuta joaten ziren.

Zaldibin eta Ordizian saltzen zuten artoa eta garia, baita txerriak, sagarra, gazta, gaztainak eta arrautzak ere. Sagar asko zuten eta sagardoa ere egiten zuten.

1944an, Aralarko Paben zuten txabola eta bertan pasatzen zuten uda. Asteazkenetan, ardiak jetzi, mandoak kargatu gaztarekin eta feriara joaten ziren. Han saltzen ez ziren gaztak, baserrian utzi eta handik berriz, Pabera egiten zuten bidea, Aralarrera.

Martinek Fabrikan lan egin zuen 1971tik aurrera. Eta etxeko guztiek ere kanpoan lan egin izan dute.

 

KOBAEGI: ARRUABARRENA UBEGUN FAMILIA

KOBAEGI, airetik ikusia

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.