Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 

GARMENDIA ETXEBERRIA  familia

Etxearen arrastoa

idatzietan

Lehengo bere izena Zelatxo zen. Elbarrena auzoan baziren Zelaa (lehengo baserriaren lekuan gaur hotela dena) eta baita Zelai Ederra etxe-izenak ere, XVIII. mende amaierako dokumentuetan agertzen direnak.

Liburuko fitxa jaitsi

pdf

 

Pasadizoak

Urarekin komeriak

1955etik 1960ra Agotxane fama handiko jatetxe bihurtu zen, baina arazo handiak zituzten argiarekin eta urarekin. Argiarena kanpoan jarritako transformadorearekin moldatu zuten, baina urarekin gertatutako komeriak ez ziren gutxiagorako. Urak buru-hauste asko ematen zituen, Herriak ez baitzien ura haraino eraman nahi. Hala behintzat, Diputazioko ingenieroak bazkaltzera joan ziren egun batean, hitza atera omen zuten eta handik berehala jarri omen zieten ura, noski, auzokoek eta zerbait ordainduta.

Poeta-artista

MUÑOTAko Patxi poeta-artista bat zen. Maiz joaten zen Agotxaneko tabernara. Zenbaitetan goizeko ordubata inguruan etorri eta han hasten omen zen gauza politak errezitatzen nola guri ala etxekoneko Teodorari. Eta, nahiz eta ohera joanak izan, leihora ateratzen omen ziren hura kontenplatzera.

Ezkailu zopa

Bilore xaboi-fabrika jarri aurretik ezkailu asko izaten zen Agotxane parean. Orduan Bentura, aitak, prestatzen zuen errekan aska txiki bat, aurretik harrapatutako ezkailuak gordetzeko eta gero harekin ezkailu zopa egiten zuten.

Mondejuak Santafetan

Orduan etxe eta baserri gehienetan egiten ziren mondejuak Santafetan. Baina kanpoko jendeari ezagutarazten lan handia egin zuten Agotxanekoek. Diputaziotik etortzen ziren agintari eta teknikari askok Agotxanen probatu zituzten mondejuak.

Informazio emailea: Balentina Garmendia

 

AGOTXANE Elbarrena auzoko etxea da. Etxearen atzeko aldetik pasatzen da Amundarain ibaia.

Oinez herriko plazatik ordu erdi dago. Serapio Mujikak dioenagatik, 1865ean egin zen Ordiziatik Zaldibira bitarteko bidea.

Prantziko Etxeberria Zaldibiko Lizarra Goikoa eta Gaintzatik etorritako Ramona Oiarbide. 1922an ezkondu ziren, berriz, Bentura Garmendia Zaldibarren baserrikoa eta Prantxika Etxeberria Lizarrakoa. Zaldibin ezkondu eta etxean, Agotxanen, egin zuten bazkaria.

1925ean erosi zuten etxea, bost mila pezetan. Taberna ere bazen. Benturak, hala ere, Fabrika Handian egiten zuen lan. Bederatzi anaia-arreba izan ziren. Zaldibin aski ezagunak arrazoi bategatik edo beste bategatik. Horietako bat Gregorio, Zaldibiko alkate izan zen, Benturak Goskindiko Felixekin batera Muebles Etxabe izeneko fabrika sortu zuen, gero Logos izango zena. Xalbador Garmendia, berriz, euskal idazle eta antzerkigile indartsua izan zen. Eta bere Historia triste bat antzerkiak hautsak harrotu zituen. Antzerki-munduan, itzulpengintzan, euskal-prentsan etab. aritu da eta bere umetako pasadizo batzuk ere kontatzen ditu haurrentzako bere liburu ezagunenetako batean.

Hainbat antzerki-lanen itzulpenak ere egin zituen. Horietako bat izan zen Gizon zintzoak, Albert Camus idazle aljeriarraren antzezlana. Xalbadorrek itzuli eta Zaldibiko gazte talde batek Zaldibin bertan antzeztu zuena. Bera izan zen, Xalbador Etxeberriarekin batera, Manuel Etxeberria apaizaren ondoren, hurrengo txistulari-taldea sortu zuena Zaldibin, eta talde haien argazkiak eta Iztuetari egindako omenaldiarenak ikus daitezke www.iztueta.com orrian.

AROTZARENEA: GARMENDIA ETXEBERRIA FAMILIA

 

AROTZARENEA, airetik ikusia

 

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Laguntzaileak:

orkli