Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra Gaituta
 

 

aierdi

aiestaran erreka

 

GOENA IRASTORTZA familia

aierdi

Baserriaren arrastoa

idatzietan

Aierdi ere, Aiestaran Goena, Aiestaran Barrena eta Aiestaran Erdi bezala agertzen da 1783-12-17an, Francisco Antonio de Echaveren aurrean, Enerio eta Aralarko sailen erabileraz bitartekari bati emandako botere-emaileen artean. Aierdiko hiru lagun agertu ziren bilera hartara. Beharbada, orduan, hiru etxe-bizitza izango zirelako bertan

Liburuko fitxa jaitsi

 pdf

 

AIERDI Aiestaran Erreka auzoko baserria da. Aierdikoak Trumoiak ezizenez ezagutu izan dira.

Aierdi inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Beko soroa, Urondoa, Txonbillo, Azkonita, Aizti-txulo, Goikogaine, Aurtue. Bertakoek diotenagatik auzoaren izena bertako baserrien jabea zenaren abizenetik dator: Aiestaran. Eta auzoan badira abizen horrekin lotutako beste baserri batzuk ere Aistrangone (Aiestaran goena), Aistramarrena (Aiestaran barrena). Bazen Aistrantxulo (Aiestaran zulo) izenekoa ere, XX. gizaldi hasieran galdua.

Baserritik errepide bitartean aldapa dago. Oinez herriko plazatik ordu erdira dago. 1956an egin zen auzoko bidea, eta etxerainokoa 1960an. Goena Irastortzanekoak etxejabe dira 1922tik aurrera eta konponketak derrigorrean egin behar izan ziren baserria erre zenean. Bi familia biziko ziren aurretik baserrian eta orduan erabaki zuten, familia bakoitzarentzat etxe bana egitea. Aldez aurretik baserria Lazkaoko markesarena omen zen. Etxea egitean urteetarako zorpetu omen ziren bertakoak. Eta bi familiak ez omen dira sekula haserretu.

Pasadizoak


Gaztain preziatua


Garai hartan gaztaina oso preziatua izango
zuten eta dirua hartzen omen zen gaztainarekin.
Behin batean kaleko zestogile baten
semea joan da beraien sailetara eta bildu
ondoren eraman ditu gaztainak etxera. Aierdikoak
enteratu direnean, zer egin eta beraiek
zestoa enkargatu omen zioten aitari eta
ez omen zioten ordaindu.

Informazio emailea: Inaxio Goenaga

 

Joxe Mari Goena, Ataungo Sukia baserritik etorri eta Maria Martina Iruinekin ezkondu zen.

1922an, berriz, haien seme Joxe Frantzisko Zaldibiko Meizal baserriko Maria Antonia Irastortza Mendizabalekin ezkondu zen. Arantzazun ezkondu ziren eta bertan egin zuten otordua. Ezkondu zirenean etxean bizi ziren aita-amak, osaba-izebak eta senideetako bat. Horietatik bi hogeita bost urtez eta beste biak berrogei urtez. Goena Iruin familiako inork ez zuen lanik egin etxetik kanpo. Hurrengo belaunaldian, aldiz, Goena Irastortza familian, denek egin zuten kanpoan lan. 1952-56 bitartean hasi ziren denak Fabrika Handian.

Baserrian baziren bost behi eta idi parea. Ordiziako ferian saltzen zituzten arrautzak eta oilaskoak. Gazta eta esnea ere saltzen zuten Zaldibin bertan. Etxerako berriz egiten zuten garia, artoa, patata, babarruna eta bestelako barazkiak.

 

 

 

 

AIERDI, airetik ikusia

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

ZALBIBIKO BASERRIAK

ZALDIBIKO KALE ETXEAK

Laguntzaileak:

orkli