Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 

ETXEBERRIA TOLOSA familia

Liburuko fitxa jaitsi

pdf
 

LIZARRA Elbarrena auzoko baserria da. Etxeberria familiakoak etxe jabeak dira 1983az geroztik eta 1985ean erabat berritu zuten baserria. Eraikinaren azpiko aldean baserri zaharra zegoen eta baserri berria altxatzerakoan zaharreko zenbait egur erabili omen zuten. Baserri inguruko hainbat parajeren izenak hauek dira: Etxaburu, Agotz soro, Muñota buru, Baso txiki, Muñota azpi.

Auzoko bidea 1938an egin zuten, eta etxeko ataritik, Ordiziara bidean, Abaltzisketa, Gaintza eta Baliarraingo hainbat baserritar pasatzen zen. Eskolara bizikletan joan ohi ziren eta ordu laurdeneko bidea zegoen.

1896an ezkondu ziren Lizarrako Joxe Mari Etxeberria eta Gaintzako Mendizabal baserriko Ramona Oiharbide.

1931n berriz, ezkondu ziren hauen seme Frantzisko Etxeberria eta Gaintzako Aranburu baserriko Estefania Tolosa. Gaintzako etxean egin zuten otordua eta ezkontza bidaian Toledoraino iritsi ziren. Estefaniaren aitona Kubako gerran ibilia zen.

Baserrian bazituzten sei-zazpi behi eta txerriak. Soroetan, batez ere, artoa ereiten zuten. Sagarra eta gaztaina ez zuten falta. Baratza txiki batek etxerako adina ematen zien. Ordiziako ferian saltzen zituzten artoa, sagarrak, gaztainak eta esnea.

Aitak ba omen zuen Nafarroako baimena “kosetxadore” bezala errotan irina egiteko eta horri esker, errotariak aprobetxatzen omen zuen irin gehiago egiteko eta Ordiziako feriara, esne-marmitetan disimulaturik, irina eramaten omen zuten, hau ere han saltzeko.

Aitona Joxe Mari 1930 urte inguruan tratuan ibiltzen omen zen. Urte batean hemezortzi mila kilo sagar zakutan bildu eta barkuan Asturias aldera bidali omen zituen.

Udazkenean, astero milaren bat kilo gaztaina eramaten omen zuten Ordiziako feriara, baina horretarako atzaparrak ondo zulatzen ziren, gaztaina biltzen, eta gauetan, errosarioa errezatzen zuten bitartean, gaztainak morkotxetik apartatzen zituzten. Informazio emailea: Joxe Mari Etxeberria

 

 

LIZARRAGA, airetik ikusia

 

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

ZALBIBIKO BASERRIAK

ZALDIBIKO KALE ETXEAK

Laguntzaileak:

orkli