Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 

SUKIA ARANBURU familia

Liburuko fitxa jaitsi 
 pdf
Pasadizoak 

Belarriak makurtuta etxera

Resti Sukia eta Meliton Erauskin pilotariek finala jokatu zuten Amezketako Bautista Galartza eta Jabier Altunaren kontra Amezketan. Zaldibitarrak “arkakusoak” eta amezketarrak “euliak” izaki, partida hasi aurretik jarri dituzte zaldibitarrek euliak harrapatzeko tirak frontoi aurreko arboletan, eta zer eta partidua galdu. Orduan amezketarrek “cucholez” (arkakusoak akabatzeko botika) estali omen zuten frontoi guztia. Belarriak ondo makurtuta etorriak izango ziren zaldibitarrak etxera

 

ZUBIONDO kale etxea da, Bekokalen kokatua. Auntxitako Lontxo Sukia eta Arruarren baserriko Martina Aranburu

 

1929an ezkondu ziren Zaldibin goizeko 6etan. Handik Zarautzera joan ziren ezkontza-bidaian. Bi bikote ezkondu ziren batera.

Ezkondu ondoren Martinagotzanen jarri ziren bizitzen eta 1966an pasatu ziren frontoi atzeko etxera, Gure Ametsara.

Lontxo arotza zen eta Martinagotzanen egiten zuen lan. Gero Fabrika Handian hasi zen ezkondu eta berehala, eta gainera aguazil lanak ere egiten zituen herrian, herriko “amabie” zen.

Martina, berriz, gazterik atera zen etxetik eta Ordiziako Martinez jatetxeko sukaldean egiten zuen lan. Lau seme-alaba izan zituzten: Resti, Pilar, Dolores eta Julita. Resti, semea, pilotari polita izan zen. Gazterik hil zen, eta haren omenez eraiki zen Zaldibin “Resti” pilotalekua.

Ama Martinak etxeko seme-alabekin hainbat ardura izan zituen eta baita beste familiako batzuekin ere, ahizpa hil baitzitzaion, bost ume zituena (txikiena 3 hilabetekoa). Etxekoneko familiari ere laguntzen zion, han ere amandrea hil eta lau ume geratu baitziren.

Etxe azpian Don Gabriel apaiza bizi omen zen eta hura, berriz, hotsik txikienarekin molestatu egiten omen zen eta, behin baino gehiagotan hartu omen zion kargu ume hotsak zirela-eta.

Martina Aranburuk kontatu izan du bere aita Filipinetako uhartera soldadu eraman eta handik, ihesean ibilita, nola iritsi zen Zaldibira. Zaldibiako euskara liburuan jasota daude pasarte horiek eta www.iztueta.com orrian ere entzun daitezke.

Informazio emailea: Pilar Sukia

 

ZUBIONDO: SUKIA ARANBURU FAMILIA

 

ZUBIONDO, airetik ikusia

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Laguntzaileak:

orkli