URTESABEL HAUNDI Urtesabel auzoko baserria da. Jakingarririk eskaintzen duen etxea da Urtesabel, Zaldibikoa. Historiak URTESABEL abizeneko eta Zaldibiko jatorriko hainbat gizonen berri utzi digu. Hala, Juan de Urtesabel delakoa izan zen Zaldibiko ordezkari, Elgoibarren ospatu ziren Batzarretan, Zaldibia “villa” bihurtu zen hartan, XVII. mendean, 1615ean hain zuzen ere. Zaldibiri 143 biztanle kontatu zitzaizkion...