Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 
arruabarrena

arruegi

   

ARANBURU MATXAIN familia 

arruabarrena

Baserriaren arrastoa

idatzietan

Arruarte, Arrue eta Arruebarren Garaikoa bezala, 1783-12-17an agertzen da, Francisco
Antonio de Echaveren aurrean, Enerio eta Aralarko sailen erabileraz bitartekari bati emandako botere emaileen artean. Aipatzen denagatik, Arruebarren garaicotik bi lagun agertu ziren bilerara, eta beraz, ordurako
etxebizitza bat baino gehiago izango zen bertan. Dokumentu berean ageri da abizen hori ere, eta Juan Inazio Iztuetaren familiako paperen artean askotan ageri da Maria Joana Arruebarrena, Juan Inazio Iztuetaren aitaren aldeko amandrea baitzen, hori bai, Lazkaoko alaba, baina Zaldibiko jatorria zuena.

Arruabarrena edota Arruebarrena abizen gisara eta etxe gisara agertzen dira aldez aurretik ere.Hori bai, Arruebarrena Garaikoa bezala ageri da paperetan Arruebarrena Azpikoa ere (1600).

Liburu fitxa jaitsi

pdf

 

 ARRUARREN Arruegi auzoan dago. Bailararen behe aldean egotetik datorkio izena baserriari.

Baserri inguruko soro eta sailen izenen artean daude Ordeka, Gaintzaldea, Arruarren azpikoa, Illoño, Txontxiti.

Birraitonak egindakoa da baserria, nahiz eta 1939an konponketak egin eta gelak egin zituzten. Baina, familiaren jatorria Arruarren baserrian jartzeko, bost belaunaldi atzera jo beharra dago. Bi bizitzako baserria egin eta bertan jarri omen ziren bizitzen bi anaia. Antza denez, hirugarren belaunaldian, Joxe Antonio Aranburu aitona, 18 urte zituela, soldadu eraman zuten eta handik Filipinetako gerrara. Baserrian, beste hiru anaiak, beren bizitza salbatu

nahian, Ameriketara jo omen zuten. Beren ama, seme horiek ezkutatu arte atzetik begira egon ondoren, handik denbora gutxira hil omen zen, pena hura ezin gainditurik. Denboraldi gogorrenetako bat pasatu ondoren, gorriak eta beltzak ikusita, Filipinetan preso zegoen Joxe Antonio aitonak alde egitea lortu eta Zaldibira iritsi omen zen, orduko Ostatura (orain Beti Gazte elkartea dagoen tokia), eta han bere aita ikusi zuelarik, bizkarrean ukitu omen zuen eta aitak zein zen ezagutu ez.

Pasadizoak

Sagardotegia

Arruarren izena izan arren, ‘Sagardotegi’ izenez ezagunagoa omen zen baserria. Garai batean Larraitzerako bidea baserriaren ondotik pasatzen zenez, jende asko gelditzen omen zen mokadu bat jaten. Oso preziatuak omen ziren sardina zaharrak arrautzarekin, eta etxeko gazta eta menbriloa ez omen ziren inoiz falta izaten. Eta baserri atarira ateraz gero, fruta faltarik ere ez. Bost motatako aranak, txerremenak eta melokotoi eta sagarrak ugari omen ziren etxe atarian. Afizio handia omen zuen aitonak fruta-arbolekin: mehentu
ezberdinak atera, txertatu etabar egiten. Kafea emateari utzi egin omen zioten galarazi egin zietelako.
Patxiko semeak soinua ere jotzen omen zuen eta baita jendeak dantza egin ere.

Informazio emailea: Mari Karmen Aranburu

Denbora bat pasatu ondoren, Ataungo alaba Dolores Goikoetxearekin ezkondu eta hiru alaba eta bi seme

 

izan zituzten: Martina, Maria, Daniel, Joxepa eta Patxiko.

Semeetan zaharrena, Daniel, 1939ko abuztuaren 10ean ezkondu zen Maria Matxainekin, Gaintzako Sokobio baserriko alabarekin. Gaintzan ezkondu, Kale Txikin egin otordua eta Iruñera partitu ziren ezkontza-bidaian. Zortzi seme-alaba izan zituzten: Joxe Mari, Pakito, Jexux, Mari Kruz, Mari Karmen, Joxe Miel, Pedro eta Pepita.

Auzorako bidea eta etxeraino bitartekoa 1960. urtean egin zuten. Arruarrenetik gora zeuden baserriek ez zuten biderik egin nahi izan. Eta Daniel Aranburu goldearekin aritu omen zen bidea zabaltzen. Eskolara oinez joaten ziren, Ibargungo bidetik, eta ordu erdi inguruko bidea zuten. Baina batzuetan aitari itzulan lagundu behar izaten zen eta orduan huts egiten omen zuten. Eskolan justu xamar ibiltzen omen ziren eta hainbatetan zigortu ere egiten omen zituzten. Bazkaltzeko oso denbora

gutxi gelditzen zitzaien eskola-egunetan.

Bizimodua baserritik ateratzen zuten. Ganadua ere bazuten, hamar behi buru, eta Ordiziako ferian saltzen omen zituzten gazta, gaztainak eta esnea. Txekorrak etxetik saltzen omen zituzten. Danielek ganadutarako omen zuen afizio handia eta hala esaten omen zioten, makina bat andre egongo zela inguruetan berak behiei eskainitakoa baino mimo gutxiagorekin. Esnea gazta egiteko ona omen zen eta Ordiziako plazara gerturatzerako eskutetatik kentzen omen zioten. Ordiziako ganadu lehiaketetan ere aurrean ibiltzen omen zen, eta 1967an lehenengo saria ere lortu zuen. Etxerako egiten zuten baratzea eta bertan patata, artoa eta garia ereiten omen zuten. 1965 inguruan Aristrainen hasi zen seme bat lanean. Motoan joaten omen zen.



 

 

ARRUABARRENA: ARANBURU MATXAIN FAMILIA

 

 

ARRUABARRENA, airetik ikusia

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Laguntzaileak:

orkli