MENDIZABAL PILDAIN Familia
Liburuko fitxa jaitsi |
Pasadizoak
Oilarra falta Artzain txabolaren inguruan jolas eta joko asko izaten omen zen garai hartan. Zaldibitarrak elkartu eta izaten zen jolasik ere, eta zaldibitarrak elkartzean hantxe ibiltzen omen ziren, oilar harrapaketan eta beste joko batzuetan. Eta etxera etortzean andreak galdetzen omen zion gizonari ea non zegoen oilarra eta berak erantzuten omen zion ez zekiela, ziurrenera azeriak jango zuela. |
Joxe Frantzisko Mendizabal Maria Engrazia Pildainekin ezkondu zen 1919an. Maria Engrazia Zumarragakoa zen, Oiantxiki baserrikoa, eta Zumarragatik Zaldibira arreoa gurdian hartu eta etorri ziren ezkontzera.
Eskolara oinez joaten ziren, eta bertara iristeko behar zituzten hiru ordu laurden. Etxetik goizeko zortzietan atera eta arratsaldeko seiak arte ez ziren itzultzen. Barre handiak egiten zituzten. Txitxia etxetik eramaten zuten eta ogia, berriz, dendan erosten zuten.
Hamaika seme-alaba izan zituzten: Kontsuelo, Mertxe, Joan, Euxebi, Pepita, Faustina, Joxe Mari, Paulina, Mariaxun, Domingo eta Xegundo.
1965ean baserria erosi eta 1975ean egin zuten obra, sukaldea, terrazak eta bainua berritu zituzten.
Artzain, batez ere aita ibiltzen zen. 1910az geroztik izan zuten artaldea. Artaldearekin maiatzean igotzen ziren mendira, Gazteluko atzealdera. Aita bakarrik joan ohi zen, baina oso gaztetatik berarekin eramaten zituen Joxe Mari eta Joan semeak ere. Maiatzetik San Mielak arte mendian izaten ziren eta behorretan eramaten zuten janaria asteazkenero, txabolaraino ordubeteko bidea eginez. Bizkairaino ere iristen ziren abenduan, eta bidean bi egun egiten zituzten. San Josetan jaiotzen ziren arkumeak eta esnearekin gazta egiten zuten. Ordizian eta Tolosan saltzen zituzten arkumeak.Txabolarako ur karreaketan beste ordu erdiko bidea bazen eta egunero joan ohi ziren ur bila.
Informazio emailea: Mariaxun Mendizabal
URTSU HANDI: MENDIZABAL PILDAIN FAMILIA
URTSU HANDI
|
Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.