1
Nere cristau maiteac, jakiñean gaude Jesucristo degula Gure Jaun ta Jabe; bizi-gaitezen beti fedearen alde; gelditu-diradenac au sinistu gabe, infernuan sarturic erretzen oi-daude. |
2
Erioac jotzean, estu eta larri anima egongo da guztiz arrigarri; lendanaz becatuac gogora ecarri, bat ere utzi-gabe confesatu garbi, Luziperren mendean ez gaitezen jarri |
3
Jesucristo izanic aiñ Jainco noblea osacaia daduca guretzat gordea, Anima sendatzeco ezin-da obea: artzen-badu damua eta dolorea sartuco-da zeruan naiz izan pobrea. |
4
Diruric eman-gabe Aussen baita dicha! bañan costa zitzaion Jesusi bizitza; Geroztican etsaiac, arrantzan dabiltza; ornitu nai duenac, bautismoco itza, gusto lizun guziac, arras utzi-bitza. |
5
Jaunaren arpeguia nai bada icusi, ibilli bear-degu gustoen iguesi; alderatzen bazaizcu, begui biac ichi, mundu triste onezaz obe degu etsi, infernuco leizera ez gaitezen jetsi. |
6
Munduan atseguiñac dituen gorputza, gueldituco da bada zuloan lur-utsa: anima infernura Luziperren poza! Arren! urtu-dezagun negarrez biotza! gure ondoren dabil beti eriotza. |
7
Naigaberic ez eman Jaungoico jaunari; gorputz uztel au degu zapoen janari; ilta noraco-gueran oroitzen danari, biotza triste eta anima chit larri, batere duda-gabe bear zaizca jarri. |
8
Adiskide maiteac izan arren milla, ildacoan, ez-asi bacar baten billa; apenas izango du ura ere piña, sentitzen dutelaco usaia eguiña; guziac aren-iguez ibillico dira. |
9
Ill bezin laister ditu maitati berriac: usay zikiñarekin liztor ta euliac, sartzen zaiozcalaric abotic erdiac, beste gañeracoac jan-bear beguiac; aita Eusebioc dizcu esaten eguiac |
10
Iltzen-danaren aide guzien ansia, echetic botatzeko balego janzia: Ojala ura-ere ez balu ausia! iru edo lau atsoc nola nai josia; zuloratuco-dute gausa ichusia. |
11
Maitatu arren ascoc lenago calean guchic egon-nai-oidu illaren aldean; ezcutatuco dute zulotzar batean, bañan ez lagatuco an ere pakean, zapo ta arratoyac dana jan artean. |
12
Zabalera iru oñ, luzetara zazpi, bizi-lecu chatarra izango-du lazki; sagu ta arratoyac zapoakin nasi, ardura asco-gabe, ongui edo gaizki an sartu bearco-du, naiz ezurrac ausi. |
13
Ill arterañocoa esan det nola dan, guero-ere ba dago escuac bete lan: larri egon bear du animac orduan, sartuco dan zerura edo infernuan: gaiztoa izan bada erre bear-du an. |
14
Juzgatzeco pissua daucate jarria; anima gassoaren araco larria! chit izango du langai icaragarria, betico pena edo betico gloria; diferenzia ori guziz da lodia. |
15
Guizon jakintsu anitz ibillitu dira diferenzia lodi andi orren billa; ongui ezaguturic animaren miña izcribatu ere bai egui asco milla: orien birtutez gu onduco baguiña. |
16
Condenatuen penac aiñ dira andiac, ezin aguer-litzake nere memoriac, batez ere guziac, ain guchi erdiac; bañan ez da faltaco norc esan eguiac sendatu nai badira anima eriac. |
17
Gure animac dauzca igaro-bearrac zubi altu luzeac eta chit melarrac; erorten baldin-bada, sasiakin larrac; kiskaldu-bear, berriz, suac eta garrac: ez du asco balio orduco negarrac. |
18
Erretzea utsa da, ez baliz geiago; bañan beste pena bat gaiztoa an dago: naiz ditzala urteac milloica igaro eta guertatu beste aimbeste milagro, bein-ere irteteco, usteric ez dago. |
19
Guzia iristen du, ¡Hai ura labea! tormentu izugarri caburic-gabea; artipizio ascoz daucate parea, Luzifer dutelaric maisu ta jabea: ¿Nori eguingo zaio araco zalea? |
20
Emengo atseguiñac, ez du an balio; animac izango du bere-contrario, zein-aldetatic zuen munduan bizio, serpientiac andic ichatsico dio: ala esplicatzen da aita Eusebio.
|
21
Tiraca sartuco-du, Cueba batera tormentu generoric asco ematera; igues-eguin nai arren lecu apartera, an irtengo zaiozca dragoiac jatera; ez diteke seculan campora atera.
|
22
Luziferrec berekiñ leizera-ezkero, canpora irteteric ez du zer espero: artu bearco ditu otzac eta bero, nai-ez-duela, zembait tormentu genero; orain ontzen ez danac damuco du guero. |
23
Infernua, da guziz, toki bat illuna; Ez eguin, Luziferrec esaten diguna; etorri bear-zaicu oraindic eguna, Jauna ofenditua
animari lembait-len eman osasuna.
|
24
Confesioa dago artaco jarria; urtu bedi biotza, ez-bada arria; Ill bear deguna da fedeco eguia, beragatic, anima ipini garbia, gozatu nai duenac betico gloria. |
25
Arretaz bear-degu egin esamiña; orobat confesatu becatu egiña; infernuco su-garraz oroitzen baguiña, naico-guenduke ongui sendatu anima; izan ez dezakegun seculaco miña. |
26
Ar gaiztoa da guziz animaco kezca; Becatuan beñere bizi bear ez da; aissa ill dezakegu maiz confesatuta, orain degu dembora, baita-ere beta. Canta oen eguille, ni naiz Iztueta |
NERE CRISTAU MAITEAC
- Xehetasunak
- Kategoria Gurasoa: BERTSO-OLERKIAK
- Agerraldiak: 25149