1
Maiatzaren illeco elurte andiac es-tali ditu aurten sasi ta mendiac: beretatic jachiric basoco pistiac arrapatu dituzte aisha eiztariac. |
2
Idiazabaltarrac jira eta bira aceriaren guisa eiztariac dira: naiz dala ollo, eper, orobat erbia, seguru dute, ichi ezquero beguia. |
3
Artacoac dirala jaquiñean nago Vicario, barbero tan don Jose Galo: eiceraco guiroa icusi ezquero beretacoric iñor ez da egongo lo. |
4
Maiatz illaren oguei ta bederatzian asteazquen egunaz nere iritzian: irurac erbitara irten omen ziran, ugari billatzeco pozquida bician. |
5
Bañan ecin arquituz, zutelaco etsi echerontzco bidera omen ciran jetsi: Mendizabalec ceban fortunaz icusi basoaquer andi bat sasitic iguesi. |
6
Arras icaraturic esan ceban garbi zer deabruzco erbi ote degu ori: nondic nolatan zaicu onara etorri? Vicarioac zion tiratu berari. |
7
Jaun prestu au izanic aiñ tirari ona eizari quendu cion bertan osasuna: perdigoi bacar batez ura zan fortuna! Ea non billatzen dan alaco gizona. |
8
Beraren lagun biac jarriric goiean icaraturic ceuden aldeguin naiean: astean ere bai ta guiago jaiean guztizco eiztariac dirade maiean. |
9
Barbero jaunarequin don Jose Galori basaquerra citzaien oñetan erori: icusi zutenean burutic elbarri despitan omen ciran alcarrequin jarri. |
10
Bata cegoalaco ondo icasia eri jarten diranai quendutzen bicia: juecetara bague beingoan gucia, laster erabaqui zan jaun oen aucia. |
11
Vicarioac cien muñotic otseguin gueldi cegoen eiza etzezatela ill: poliquicho loturic artu ezcezan miñ gorde bear zutela bici ote cediñ. |
12
Mendizabalec ere bere iritzia manifestatu ceban garbiro gucia: opa bear zaiola eizari bicia icusi ezqueroztic humil ta etsia. |
13
Barberoa bildur zan guztiz arrigarri adarra sarleguion aquerrac tripati: eriac menderatzen berac ondo daqui, tiro bat eman cion buru muñetati. |
14
Don Jose Galo eta barberoa nosqui, aquerra ill ta ere beldur ciran lazqui: erabilli baitzuten aztalcaric asqui adar luce zorrotzaz ote citzan josi. |
15
Socaz ondo lotu ta sarturic maquilla, contuz eraman zuten basoaquer illa: iritsi ciraneco arequin errira berreun atso bederic ba ciran beguira. |
16
Quentzeko pisti gaizto menditarren quezca, urrungo igandean eguin zuten pesta: mutil eta nesca baturic asco guizon basaquerric gueiago azalduco ez da. |
17
Funcio aiñ gozo au Idiazabalen elur andien bidez izandu da aurten: convidatuac baizic ez da maiean jarten, amabi lagun ciran basaquerra jaten. |
18
Bazcaldu zuteneco ba zuten visita errico gazteria arturic musica: barberoa pozturic aec icusita, iñorc ecin ishildu ojuz garrashica. |
19
Don Jose Galo ere onequin batean asi zan deadarca ondocho jartean: guciac itzeguiten alcarren artean, garbiro entzuten zan guztiz apartean. |
20
Ormaiztegui menditic jaun oen jolasac entzun omen cituen Aseguinolazac: mingañaz igortziric aguiñ eta ortzac, ezagutu ere bai etzeudela otzac. |
21
Basaquerraren pesta orain da bucatu, eguia dan edo ez ez da zer dudatu: bear ez dan gauzatan baldin banaiz sartu, nere esanic ez da zer puntura artu. |
EIZTARIANAC
- Xehetasunak
- Kategoria Gurasoa: BERTSO-OLERKIAK
- Agerraldiak: 25376