Goiherriko Euskal Eskola Maizpide Euskaltegia. III.Gerriko Ikerlan-Sariketa "Juan inazioa Iztueta Etxeberria"
JOSE INAZIO ANSORENA MINER "IZTUETA eta ALBENIZ-en musika bilduma"
Garmendia Arruabarrena, Jose "Iztueta'ren olerkiak
Garmendia Arruabarrena, Jose "Iztueta'ren olerkiak
Garmendia Arruabarrena,Jose "Obras ineditas de Iztueta"
1945: Plaza Iztueta
Juan Inazio Iztueta Etxeberria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra Gaituta
 

pdf
 


 
1

 

Cantari asitcen naiz

aditu nazazu,

nic daquizquidan gauzac

jaquingo dituzu.

Egoten bacerade

adicen ixillic,

gauza pollit ascoac

esango ditut nic.

 
2

 

Churrut churrut ari da

urlia edaten,

cer guertatuco zaion

ez du arc pensatcen.

Laster guelditzen zaio

mingainchoa lodi,

auco itzac orduan

norc adiera-aci?
 
3

 

Buru queaz betea

ai ¡zorabillaca!

uste du dabillela

lur ori giraca.

Begui macar-jario

ondicoz zacarra:

irichi, bi dirala

argui bat bacarra.

 
4

 

Ibilltcen asitcean

zangoac gurutze,

buru macur oquerra,

lepo ori luce:

ibilceco moduan

siasca eguiña,

bideric zabalena

ez duc aren diña.

 

 
5

 

Ederra duc planta ori

guizon dan batentzat!

ez nuque ala naico

nic nerezat beinzat.

Ezagu zac oquerra

bein, tonto lapico,

oitura circill ori

ez al duc utzico?
6

Oa echera eta

laster oian sartu,

iñorc ez ecusteco

orren zoratu,

guizon, erriarenzat,

ain lotsagarria;

iturriz itzali zac

goizeco egarria.


 
7

 

Ez baduc ic utzicen

costumbre ain charra,

igatic eguingo dic

mundu orrec farra;

ez, ordea, pensatu

dala gauza andia,

ongui irrigarri duc

guizon bat ordia.

 

 
8

 

Orra consejuschoac,

ceurc ongui cumplitu:

asco eguia eder

dituzu aditu.

Betecen badituzu

lasaiqueri gabe,

guretzat on izain da

ta zurezat obe.

 
9

 

Ez badezu izan nai

edanean ariñ,

esanac esan dira

ta eguiñac eguin:

zabiltza cere guisa

ta ortican ibilli

casoric ez eguingo

nic astotzar orri.

 

Laguntzaileak:

orkli