Goiherriko Euskal Eskola Maizpide Euskaltegia. III.Gerriko Ikerlan-Sariketa "Juan inazioa Iztueta Etxeberria"
JOSE INAZIO ANSORENA MINER "IZTUETA eta ALBENIZ-en musika bilduma"
Garmendia Arruabarrena, Jose "Iztueta'ren olerkiak
Garmendia Arruabarrena, Jose "Iztueta'ren olerkiak
Garmendia Arruabarrena,Jose "Obras ineditas de Iztueta"
1945: Plaza Iztueta
Juan Inazio Iztueta Etxeberria
Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 

pdf

1

 

Nere lagun maite ta

adisquide Embil;

zure mandatua nic

zucenqui det eguin,

testiguac arturic

colpatuarequin,

asuntoaz jueza

enteratu dedin.

2

Icusi duenean

asunto larria,

juezac formatu du

bertan sumaria;

Eloy asi zanean

claratzen eguia

illun ifinten cion

Camarac beguia.

3

 

Zuen bien artean

zer zuen icusi

Eloy esplicatutzen

argiro zan asi:

Camarac naizuela

maquilca icasi,

jo cenduela bañan

ezurric ez ausi.

4

Juezac galdeturic

--esazu, ala da?

defensaren eguiten

asi zan Camara:

vengatu nai duela

iñolaz al bada,

egin gueniolaco

farra ta algara
5

Camarari juezac

dio cargu eguin,

ea cequien nor zan

DonFrancisco   Embil?

eman arren buruan

maquillarequin min,

pozic dagoqueala

etzuenean ill.
6

 

Aserre jarri zan chit

Camara orduan

esanaz min zuela

oraindic buruan;

guizona tratatzea

alaco moduan

condenatzen zutela

legeac munduan.
7

 

Legeac zuzenquiro

ezarriac daude

bañan indarra oi da

beti aien jabe;

nic guezurra badiot

edoceñi galde,

maquilca ecin icasi

miñic artu gabe.

8

 

Nai badezu, Camara,

maquilca icasi,

urrena etorcean

Embillequin asi;

gorgolloac arcera

bear dezu ezi,

ordañac emateco

bigar edo etzi.

9

 

Ez nuen gorgolloric

colpea egotziz,

bañan min artcen nuen

calaberan guciz,

jarri citzaidalaco

bertan equimosis

ceña curatu nuen

ardo on egosiz

 
10

 

Colpeac meningean

ez dirade chit on

anchen sortu citzaidan

niri congestión;

es menester ifini

Embil en prisión

besteri alacoric

eguin ez deguio
 
11

Juezac esan dio

Camara jaunari:

--Ecin diet termino

oriei igarri;

bañan icusitcen det

arguiro ta garbi

colpeac artu arren

etzaudena eri.
12

Ematera noa ni

nere sentencia

icusirican ongi

proceso gucia:

gozoa chit guchitan,

ascotan gacia

badaquizute bada

oidana aucia.

13

 

Aucitan asitcea

gucientzat gaizto,

igarotcen da cenbait

onelaco chasco.

Embillec bear ditu

eman sei ollaisco

baduela uste det

castiguric asco.

14

Camarac ere busti

bear du beatza

pagatcen dituela

ardo ta legatza,

arrasalde bat ona

dezaquegun pasa;

medicuen languintza

chit da aberatza.

 
 

Laguntzaileak:

orkli