1
Neure adisque on irme ta mamia, artu det izquida, zeuc euscaraz jarria; aiñ dago goishoa, ta ederqui neurria, iracurten emon deust atsegin andia! |
2
Berbatic ezagun da gizonaren griña, aguerri da cerala euscaldun tint piña; esquer onac emonaz zeuri asco milla, gura neuque erantzun, ¡baino ez naiz diña! |
3
Españia guztico jaun, eta jabea, buru-ontar Fernando geure Erregea: biotzetan daucagu ondocho gordea, ezin guentzaque izan beste bat obea. |
4
Bere alaba, anai, emazte ta guci urte ascoz dezala Jaungoicoac bici; biotzeko mamitio ez guentzaque ichi, euscalduna maite du, ¡ez alere guichi! |
5
Cantauritarrecaz da itzcuntza eurena, mundu guzti-guztian izan zan lenena; orainguiñoco-etan danic ederrena, ¿norc eztaqui gu aen toquian gaudena? |
6
Geuren asaba onac euscara garbia gordairu zuten ondo ceren dan arguia; aec bezin maite guc baguendu Erria, icasola bertatic (1) legoque jarria. |
7
Chori-buru puztuen lumatzar ariñac, jalqui izan dituzte berba latz samiñac: galtzeco euscararen erro mardul piñac, ¡baino alperric dira euren aleguiñac! |
8
Gure euscara ezta burutic jaucia, sasoian arquitzen da oraño gucia: irabaciric, bidez, besteai aucia, aguertuco da noizbait ederqui jancia. |
9
Paulo Urribarrico gogoangarria, badaquit ceradela euscaldun garbia: Jaincoak deutsatzula zori-on andia, zeure gurariraco naz Echebarria. |
NERE ADISQUIDE ON
- Xehetasunak
- Kategoria Gurasoa: BERTSO-OLERKIAK
- Agerraldiak: 26851