1
Nere adiskide txit prestu ta argia: artu baitet bedorren karta pozgarria; aiñ zegoen gozoa ta ongi jarria ez da bedorrentzat au mirari aundia. |
2
Ezkontzak izan oi du asko langai modu, batean irabazi ta bestean galdu; alaba utzitzea ez nuke aiñ damu, baldin senarrak ongi maitatutzen balu. |
3
Erri aundi oetan askotatik gutxi senarrarekin ongi oi dirade bizi; batzuek zatika ta besteak igesi ezkondu bezin laister oi dituzte utzi. |
4
Egin ezkeroztanik alakoen jabe eraman bear ditu zenbait atsekabe. Neska zar egoteaz ere lanac daude iñork ez nai gelditu bat edo bat gabe. |
|
Nere adiskide mamia: txit etorri da bedorren karta egokia, ta denbora bear danezkoan, zeñaren zati guztiak azaldu diozcadan nere alabari (1), gure adiskide jakiñen aurrean,eta serbizatu sermoirik onenak baño ere geiago. Ez det lekurik gaur. Bedorrena beti, Iztueta
Sunamita artzeko erremediorik
esan zian zuela ¡ artzak konsejutxo bat
oñak berotzeko. gaur nere aotik !
Adiñ ortan, Batista, Esnatzen aizenean
dek askoz obea goizean lotatik
Palenziako manta ostikoka botazak
ez andre gaztea. andrea aldetik(2)
_____________________________________________________
(2) Bi bakarrik ipintzen ditugu emen. Beraz, sei dira.