1 Amodioa cer dan azaltzeco ongui, canta berri eder bat jarzera noa ni: munduac jaquitea guztiz da combeni nola bizitu diran chachancho gozo bi. |
2 Badaquigu dala chit gozo ta eztia enamoratutako gazteen bizia: duda bague da oen atsegin guztia, eraz eta sarriro alkar ikustia. |
3 Biotz bi unituak maitaro alkarri, laztandurik betiko oi dirade jarri: atsegin andietan guztiz arrigarri, itz goishoac esanaz batak besteari. |
4 Aditutzean batak, bestearen itza, bien biotzak pozez pill pill pill dabiltza: eztitan oi dabillen euliaren guisa, ¿ceñek gozatutzen du onelako dicha? |
5 Zoriontasun andi gozo onen jabe, Guipuzcoa onetan bi gazte ba daude, elizaz unituak gustora alere, iñorc prenda artzeko beldurrikan bague. |
6 Gogoratu zait neri garbi esatea, amanteak nor diran bata ta bestea: zarauztar Don Juan Jose Alzuru gaztea, ta Doña Mariana bere emaztea. |
7 Chachancho maitati au dalako alaya, beti beti izanda guztiz askok naya: batetik ederra da bestetik ernaya, ¡ezta erraz billatzen onelako gaya! |
8 Aitortu bear bada, garbiro egia, dama polita da ta guztiz egokia: goiz aski bota zion Alzuruk begia, artu ere bay ongui goruntzen neurria. |
9 Amasei urterekin txit gain gañekoa, Doña Mariana zan guri sasoikoa: begia txir txir, eta alegre gogoa, ¿nork maitatuko ez du ciñez alakoa? |
10
Milla zortzi-eun ogei ta bederatzian, chachancho goisho oec laztandu cirean pena asko pasarik bay zazpi urtean ezkondurik daude gaur pozkida betean. |
11 Amante oek nola izan diran bizi ikusi bage ecin lezake sinitsi Alkarganatu naita iñok ez nai utzi egun gozo au nekez bait dute iritsi. |
12
Naitasun geyegia izanik alkarri ikusi dute zenbait estura ta larri baita igaro ere pena arrigarri ezkondurik gustora diran arte jarri. |
13
Ezkontzeko denpora danean iritsi ez dute bada izan atsekabe gutxi Azpeitian egon ta apartean bizi nai arren ezin alkar gustora ikusi. |
14
Berronkalkoan bata Ibiron bestea poz andia zuten txit alkar ikustea eguna alegre ta gaua txit tristea gogoratu zitzayen argiak piztea. |
15 Gauaz eta egunaz alkarri begira loaz oroitu bage ernai egon dira au izan da chachancho goisho oen ira (jira?) plazan ibilli arren zezenen korrira. |
16
Abuztuko illaren bigarren eguna amante oentzako etzan txit illuna orduan izan dute guztizko fortuna Jaungoikoak diela beti osasuna. |
AMODIO CER DAN
- Xehetasunak
- Kategoria Gurasoa: BERTSO-OLERKIAK
- Agerraldiak: 25381