1 Atseguiñetan arquitcen naiz ni arquitcen naiz ni ezcontzen diralaco maite gozo bi gustora artaco jaio ciran mundura Guipuzcoa guztia chit poztu da. |
2 Alayac dira ezcongay biac ezcongay biac diralaco euscaldun garbi garbiac zañeti ecusten dan gauza beti beti fruta pin gozoa chertu oneti. |
3 Jatorri ona irozo dedin irozo dedin ezcontza naigarri au gogoz da eguin segurqui doai au etorri zaye ceruti ala bearrez bide zuceneti. |
4 Don Pedro Jose bai Iturriza bai Iturriza Azpeitian eguin du gustoco eiza emequi tirabidean jarriric zuzenqui gauza ona cer dan berac badaqui. |
5 Galay prestu au pare bague da pare bague da artcen du emaztezat Doña Agueda maitaro gau gozo anitz ditzeque igaro aren enbidian zembait badago. |
6 Emazte eder ta aberatsa ta aberatsa guizona, badagoque onequin lasa munduan guerra gaizto au bucatu ondoan pozquidatuaz beraren alboan |
7 Seme galantac eta chit anitz eta chit anitz eraguiteco eran jarrico balitz; nai nuque aitaren antza izango balute Guipuzcoac guztiz mesede luque. |
8 Ecusico da bici baguera bici baguera seme askoren ama Doña Agueda errian Iturrizaz beteric ur garbian echeandre enitzen enbidian. |
9 Lanari gogoz lembaitlen equin lenbait-len equin asi bague ez baidu izango berdin batere, elizac artako jarriac daude ez arren guelditu semeric bague. |
10
Gau ta egun oso guztiac oso guztiac Iturrizac daduzca gozo eztiac benetan lenago ibilli baita nequetan baita ere asco aldiz quezquetan. |
11 Orain batere beldurric bague beldurric bague eguin dalaco andre onaren jabe erazqui gusto onecoa artu du lazqui dicha on asco berarequin daucazqui. |
12 Agur Don Pedro Brigadaria Brigadaria guztiz toqui onean dago jarria betico daducan onorea, nerequico, ez dio inorc ere ereguico. |
ATSEGIÑETAN ARQUITCEN NAIZ
- Xehetasunak
- Kategoria Gurasoa: BERTSO-OLERKIAK
- Agerraldiak: 26151