Goiherriko Euskal Eskola Maizpide Euskaltegia. III.Gerriko Ikerlan-Sariketa "Juan inazioa Iztueta Etxeberria"
JOSE INAZIO ANSORENA MINER "IZTUETA eta ALBENIZ-en musika bilduma"
Garmendia Arruabarrena, Jose "Iztueta'ren olerkiak
Garmendia Arruabarrena, Jose "Iztueta'ren olerkiak
Garmendia Arruabarrena,Jose "Obras ineditas de Iztueta"
1945: Plaza Iztueta
Juan Inazio Iztueta Etxeberria
Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 

pdf
 
Zortzicoan (1)

1

(Gipuzcoa) chit leyal

(eta) maitatia,

(aspald)i zun edana

(amaren) titia:

(ia) itzatic ceralaco

euscaldun garbia,

non-nai ezaguna da

zure jatorria.

2

Lau milla ta geiago

urteren buruan,

Guipuzcoac badaqui

jaiotza non duan:

itzeguiten debanic

orduco moduan,

beste naziorican

eztago munduan.

3

Zorioneco gure

ama Euscalduna,

seme bitore asco

aci dituzuna:

cedori zeralaco

prestua ta ona,

mundu guztiac daqui

maite zaituguna.

4

Zure itzcuntz gozo ta

oitura eztiac,

gordetzen dizquitzute

seme jaquintiac:

galtzera utzi bague

cearo guztiak,

oen bearra badu

gure Probintziac.

5

Guipuzcoaren seme

gazte eta zarrac,

(cer)nai gauzataraco

(dira)de azcarrac:

(bada)quite sapaltzen

(ote e)ta larrac,

(baita) ere itzaltzen

(suak e)ta garrac.

6

Sei urteren buruan

chit nequez bildua,

beguietan daucagu.

onen ispillua:

aserre bat izan da

portizqui mindua,

bañan ecusten da gaur

arras bigundua.

7

Aserreac beti du

berequin nequea,

gose, egarriz eta

izurriz betea:

alde guztietatic

dario caltea,

gure Ama maiteac

eguin du paquea.

8

Eguiquizun onetan

dudarican bague,

zure seme prestuac

necatu dirade:

atseguin andietan

arquitzen guerade,

egin zeradelaco

Fueroaren jabe.

9

Ama Guipuzcoari

ondra ta bizia,

Fueroac gordetzen

diote gucia:

oen alde nor diran

dago ecusia,

necazaria eta

bere nagusia.

10

Echejaun prestu oec

ba daquigu berdin,

alegiña andiac

dituztela egin:

Guipuzcoa betiko

ondo geldi dedin,

anciñaco oitura

bere-bereaquin.

11

Beren lanac utziric

apropos Madrilla,

echejaun andizqui bi

azcar joan dira:

jatorriz dutelaco

artaraco griña,

gure Fuero maite

gozatsuen billa.

12

Etsai anitzen kontra

egin dute lana,

Guipuzcoatarrentzat

nola nai ta ala:

bata Aldamar-coa

bestea Zabala;

urte askoz Jaincoac

bicitu ditzala.

13

Guertatu izandu da

langai au len ere,

Felipe Bost-garrena

zalaric Erregue:

gure Fuero onac

nai zituzten erre,

Zabalaren Asabac

ezbalitu gorde.

14

Esaera bat oida

guztiz anciñati,

euscaldunen artean

ez daquit zergati:

«bedarra zañeti ta

condea castati»,

nere ustez ezdago

jarria aiñ gaizqui.

15

Eguiteco onetan

izan da barrunen,

Emparango Nagusi

on Jose Manuel:

gordetzalle izan da

beti Fueroen,

Ama on Guipuzcoac

badaquii nor duen.

16

Guipuzcoaren ona

nai duten guziac,

izan ta izango dira

echenagusiac:

jatorriz diralaco

garbi ta biciac,

maite ditu chit asco

Ama Probintziac.

17

Beren egin-al onac

aguirian daude,

begien aurretican

ezcutatu bage:

atsegin andietan

zoraturic gaude,

egin gueradelaco

Fueroen jabe.

18

Onelaco semeac

oi dirade guichi,

artutaco lanari

ez diote utzi:

esquer on andi asco

dituzte merezi,

Fuero bagetanic

ez gaitezque bici.

19

Iritsi zaicu egun

zori-onecoa;

bici bedi luzaro

Ama Guipuzcoa:

bular gozoa du ta

zabala colcoa,

ugaz-umea ez du

bere gogocoa.

   

Laguntzaileak:

orkli